euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifes: Euskaldunak Denak Bat-ek 98 urte ospatu ditu eta hasia da dagoeneko bere mendeurreneko jai handiari begira

2020/02/25

Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak bere 98. urteurrena ospatu zuen (argazkia EE)
Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak bere 98. urteurrena ospatu zuen (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. Gero eta gutxiago falta zaio Arrecifeseko Euskal Etxeari bere mendeurrena ospatzeko eta horrela ekarri zuen gogora EEko lehendakari Laureano Villa Zabaletak 98. urteurren festako bere ongietorri hitzetan. Jaia joan den larunbatean, otsailaren 22an izan zen, 130 lagun bildu zituen eta hasiera emateko Ohorezko Aurreskua dantzatu zieten elkarteko lehendakari ohiei Anabella Bilbao Valielak eta Elisa Barroso Tognolotti dantzariek. Ekitaldian, Iruki Alaiak Abesbatzak eta dantzari txiki eta ertainek emanaldi bana eskaini zuten.

Ikuskizunekin jarraitzeko, Kantu Tailerreko kideek, inauterien bezpera izaki, mozorrotuta abestu zuten Ikusi Mendizaleak eta euskal kanta sorta bat. Eta Matias Acostak zuzentzen duen Antzerki Tailerrak bi esketx labur taularatu zituen.

Gauean zehar, musikak, dantzak eta jolasek girotu zuten festa. Baina dudarik gabe ustekabe handiena, topa egiteko momentuan iritsi zen: ‘Txotx’ hitz megikoa entzutean, ilaran jarri ziren gonbidatuak Txapela sagardoaren kupelaren aurrean, edalontziak betetzeko eta "zinezko euskal edari batekin" topa egiteko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia