euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifes-eko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko txikienak loreak banatu zituzten Udaberriko Kabalkadan

2007/10/05

Kabalkada hasiera: Aurrealdean txikiak, eta euskal etxe barruan ari den taekwondo eskolako kideak atzean ikus ditzakegu
Kabalkada hasiera: Aurrealdean txikiak, eta euskal etxe barruan ari den taekwondo eskolako kideak atzean ikus ditzakegu

PUBLIZITATEA

Kabalkada joan den igandean egin zen Buenos Aires probintzia argentinarreko Arrecifes-en, hiriko kale nagusitik Mitre plazaraino. Urtero egiten den erregina eta bere printzesa laguntzaileen hautaketaz gain, edota suhiltzaile bolondresen eta auto berezien partaidetzaz gain, aurtengoan bertako Euskaldunak Denak Bat-eko txikienak nabarmendu ziren ekitaldian, publikoaren arreta erabat berenganatuz. Haurrek loreak banatu zizkieten kabalkadaren zio eta izenari ohore eginez zinez udaberrikoa zabaldu zen eguraldi ona baliatuz desfilea ikustera hurbildu ziren arrecifestar eta bisitariei.
Buenos Aires probintziako hiri honek joan den igandean egin eta ospatu zuen urteroko Udaberriko Festaren kabalkada tradizionala, ohi bezala hiriko udaletxeak, merkatari eta bizilagunekin batera antolaturik. Ohi bezala baita ere, kabalkadako ilarako buru Suhiltzaile bolondresen motobonba joan zen, iazko edizioko erregina gainean zeramala, eta Ricardo Gutierrez kalea ibili zuen Almirante Brown Plazatik Plaza Mitreraino, eta azken honetan ekin zitzaion erregin eta printzesa laguntzaile berrien hautaketari.

[Txikien taldeko neskatxak beraien zuzendarietako batekin, Miguel García Bernaus]

Kabalkadan parte hartu zutenen artean, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea, tartean Euskal Etxeko Taekwondo Eskola, Luis Maria Saez irakaslea gidari; bertako Ugarritzak dantza taldekideak, Rosariora joateko azken prestakuntzetatik gertu; eta Euskal Etxeko txikienak. Azken hauek, ikurrinak eskuetan eta lorezko koroatxoak buruan, kolore ikutu berezi bat ekarri zioten doaike ekitaldiari, txalotzeaz aspertu ez zen ikuslegoari loreak banatzen zizkieten bitartean.


Lotura interesgarriak

Arrecifeseko EEk Argentinako 'Txistulari Eguna' eratzea proposatzen
2007ko abuztuaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Marianela Rimini Azarola arrecifestarra, Gaztemundura
2007ko uztailaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arrecifeseko euskal komunitateak ez adiorik Potxolo Loyolari
2007ko maiatzaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia