euskal diaspora eta kultura
2012/12/18
PUBLIZITATEA
Arrasate, Gipuzkoa. Skura Mobile izeneko enpresa gaztea mugikorrentzako aplikazio arloan aritzen da eta EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da bere azken emaitzaren berri emateko: "Gabon kantak" aplikazioa.
"Gabonak gertu daudela eta, Euskal Gabon kanten bilduma txiki bat den aplikazioa garatu dugu, bertan gabon kanten letrak eta hauek entzuteko aukera eskaintzen da", azaldu digute Skura Mobile-eko Jaionek eta Mariak. Aplikazioa Android plataformarentzat garatu dute eta doan deskargatu daiteke hemen.
Aplikazioari esker mundu osoko euskaldunek mugikorrean izango dituzte hainbat Gabon Kanten letrak eta musika: Alaken, Din dan don, Dringilin dron, Elurra teilatuan, Erregeak, Gaueko izar, Gau ixila, Hator hator, Haur eder baten bila, Haurtxo maite, Horra Mari Domigi, Kanta alleluia, Mesias sarritan, Olentzero eta Trakatan.
Aurtengo Gabonetan munduko bazter eta txoko askotara hel daitezela! On egin!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus