euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz ospatu da Winnemucca-ko Euskal Jaia; antolatzaileak gune handiago baten bila ari dira

2015/06/17

Sei dantza taldek hartu zuten parte jaian, Renotik etorritako hiru eta bertako beste hiru (Argazkia: WBC)
Sei dantza taldek hartu zuten parte jaian, Renotik etorritako hiru eta bertako beste hiru (Argazkia: WBC)

PUBLIZITATEA

Arrakastatsu joan da iragan asteburuan Winnemuccako Euskal Jaia. Nevadako (AEB) herri honetako euskaldunei txiki geratzen ari zaie bertako Convention Center. Louis Mendiola Euskal Etxeko lehendakariak EuskalKultura.com-i esan dionez, “aizkolariak ekarri nahi genituen baina ezin izan dugu; hala ere, enborrak umeengandik hurbilegi izatea arriskutsua izan daiteke eta gune handiago baten bila gabiltza hurrengo jaialdietarako”. Ehunka lagun bildu ziren asteburuan Winnemuccara. “Oso ondo pasatu zuten”, adierazi du Mendiolak.

Winnemucca, AEB. Pozik agertu da Louis Mendiola, Winnemuca Basque Club-eko presidentea, aurreko asteburuko jaialdiaz berba egiterakon, batik bat lortzen dutelako programan “beti egotea denentzako zerbait”. Egia baita euskaldun zein ez euskaldunak erakartzeko benetako esfortzua egiten duela 1947an sortutako elkarte euskal winnemuccatarrak. Gaueko dantzaldian, esaterako, arrakastaren sinonimo den Jean Flesher-en banda euskal amerikarrarekin batera Renoko rock-country-pop Decoy taldeak ere zuen, bien artean dantza molde ugariri plazer eginez. “(Decoy-koak iaz etorri ziren ere, eta izugarri ongi moldatu ginen. Aukerak ugaltzea eta euskal musika eta dantza moldeekin batera beste hauek ere ematea aberasgarria iruditzen zaigu”. Izan ere, oholtza gaineko denbora polito banatu egin zuten bi taldeek.

Horrekin batera, bada gero eta handiagoa bihurtzen ari den plan bat Winnemucca-ko Euskal Jaian: Race to the Winnemucca Basque 5K lasterketa, hain zuzen. Ia 150 lagunek hartu zuten parte asteburu an, “jendetza majoa”, Mendiolaren berbatan. “Oso plan polita da, beste modu batean festibalera hurbilduko ez ziren gazte eta ez-euskaldun asko ere datozelako”. Gainera, irabazien zati bat dohaintzan ematen dute urtero eta, aurten, iaz herrian zendutako Joshua Michael Rose euskal gaztearen omenezko fundazioari eman diote.

Gune handiago bat

Hamaika ekintza izan zituzten larunbatean zein igandearen –dantzaldiak, kontzertuak, herri kirolak, jokoak, gosari, bazkari eta afaria…−, baina bertan sarritan programako parte den aizkolaritza faltan izan zuten, saiatu ziren arren. “Ezin izan dugu (aizkolaririk) topatu". "Hala ere (eta etorkizunari begira), aizkolarien jarduna umeengandik hurbilegi egitea arriskutsua izan daitekeela-eta", gune handiago baten bila dabiltza orain, eta Udaletxea atontzen ari den parke berria izan daiteke datorrren urtetik aurrera besta hau egiteko leku egokia.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia