Tepotzotlan, Mexiko. Entzulegoa zein antolatzaileak pozik eta gogobete bururatu zen joan den igandean Tepotzotlan-go Herri Magikoan, hainbat euskal musikagileren obrez osatutako 'Euskal Kontzertua' —ezaugarri, garai eta estilo diferentetako egileen lanak interpretatuz, Aita Donostia, Sorozabal edo Arriagatik, JavierBusto, David Azurza o Josu Elberdineraino—, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko edo 'Sociedad Bascongada de los Amigos del País'eko (SBAP) Mexikoko Ordezkaritza antolatzaile.
SBAP elkarteak berak aipatzen du ekitaldia bere sare sozialetan, nabarmenduz Arte Ederretako madrigalisten Abesbatzak egindako piezen selekzio azpimarragarria eta "programa zoragarria", Tepotzotlan-go Herri Magikoaren Erregeordetzako Museo Nazionalaren inguru miresgarrian eskainia, gainera, Carlos Aranzay zuzendari, eta luxuzko laguntzaile José Luis González organo eta pianoan, Gerardo Matamoros gitarrana eta Antonio Barberena —Mexikoko SBAPko lehendakari izatea bere musikari izaerari gehitzen diona— akordeoian. Guztiek "Aitaren Eguneko eguerdi-arratsaldea aukera hein berean berezi eta hunkigarria" bilakatu zuten.
Obra eta egileen aukeraketa, zaindua, esanguratsua eta kalitate handikoa izan zen. Programaratu ziren, besteak beste Vicente Goicoechea, Javier Busto, David Azurza, Josu Elberdin, Jesús Guridi, Beatriz Arzamendi, Juan Crisóstomo Arriaga, Gabriel de Olaizola, Aita Donostia edo Pablo Sorozabal bezalako izen adierazgarriak. Antolaketak, Música INBALen eta Erregeordetzaren Museo Nazionalaren lankidetza ere izan zuen, eta elkarte antolatzaileko bazkide eta lagunen eta, oro har, publiko musikazalearen partaidetza eta onespena.
Zorionak!