Montevideo, Uruguai. FIVU antolazaile, proposamen berriaren helburua euskal etxeetako zuzendari eta zuzendari izan daitezkeenei formakuntza ematea izan da, euskal kulturaz eta Euskadiko gaur egungo egoeraz, Eusko Jaurlaritzarekin harremantzeko jarraipideez eta partaideek eurek eskatutako beste zenbait gaiez. Lehenengo saio honetan honako izenburupeko tailerrak eman dira: “Euskal Herriari buruzko oinarrizko informazioa” (Ainhoa Inthamoussuk emana); ‘Eusko Jaurlaritza lehen eta gaur’ (Juan Pedro Arin); ‘FIVUren historia’ (Miguel Asqueta); eta ‘Diru-laguntza eta justifikazioa’ (Mariel Fernandez Artasanchez eta Lucia Goñi).
Zuzendari eta zuzendarigaiei begirako bilkurak FIVUk urtero haur eta gaztetxoentzat antolatzen dituen Udalekuen formatua izan du –bi egun, Caneloneseko Villa Bautistako hondartzan– eta antolatzaileek adierazi dutenaren arabera, “oso esperientzia ona izan da, programa partaideek proposatutako gaiek osatuta".
Lau euskal etxek hartu dute parte, hala nola Carmeloko Ibai Ondoko Etxeak; San Joseko ‘San Joseko Euskaldunak Taldea’ euskal etxeak; eta Montevideoko Haize Hegoa eta Centro Euskarok.