San Nicolas, Argentina. Arrakastaz egin dira joan den larunbatean San Nicolasko Euskal Etxean FEVAren sukaldaritza eta eraldaketa instituzional tailerrak, eta baita FEVAren bilkura ere. Eta “Festa bat izan zen”. Halaxe laburbildu dio bertako Euzkal Etxeko lehendakari Ana María Erausquinek larunbatean, irailaren 28an, Argentinako hainbat puntutako 19 euskal etxetako 55 ordezkari elkartu zituen jarduera. FEVAk antolatuta, aurtengo tailerretako bi egin zituzten San Nicolasen. Gastronomia tailerra guztiz praktikoa izan zen, elkarte anfitrioiaren ordezkari Lucas Massimiak koordinatua, bertako EEko talde handi bat laguntzaile. Euzkal Etxeko sukaldean, 12 euskal etxetako 22 ordezkari bildu ziren. Bestetik, Eraldaketa Instituzionaleko Tailerraren bigarren zatia, aurrekoa bezala, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari Guillermo Canut Garramiolak zuzendu zuen. Erakundeko liburutegian garatu zen, 18 Euskal Etxetako 33 ordezkari partaide.
Gastronomia Tailerrak helburu jakin bat zekarren: euskal plater tradizional erraz batzuk prestatzen irakastea, euskal etxeetan eskaintzeko moduan eta,aldi berean, diru iturri bilakatzeko moduan. Parte hartu zutenek ekitaldirako atondu zuten saloia, eta ondorengo garbiketa-lanetan ere lagundu zuten. Euskal Etxeen Eraldaketarako Tailerra, bere aldetik, azalpen-modalitateko sarrera batekin hasi zen. Ondoren, talde ariketa bat egin zuten, eta trukerako gune izan zen gai hauen inguruan: kide izatea, gazteen partaidetza euskal etxeetan, baliabideen kudeaketa, nortasuna eta euskal kultura. Tailerrak amaituta, FEVAko Zuzendaritza Batzordearen hileroko bilkura egin zen, Asier Iriberri lehendakaria eta Arantxa Anitua lehendakariordea bertan zeudela.
Tailerrak bukatutakoan, FEVAren Zuzendaritza Batzordearen hileroko bilkura egin zen
Tailerrok bere euskal etxean antolatzeaz galdetuta, Ana Maria Erausquinek honakoa komentatu dio EuskalKultura.eus-i: «San Nikolas ez da erraz iristeko leku bat. Hala ere, parte hartzea oso ona bildu zuen. Jendea oso urrutitik etorri zen, batzuk lehenengo aldiz, aspaldi elkar ikusi gabeko beste batzuk, berriz, berrelkartu ziren. Lanerako, laguntasuna lantzeko eta alaitasunerako topaketa izan zen», baloratu zuen larunbateko bilera San Nicoláseko Euzkal Etxeko lehendakariak.
Eraldaketa Instituzional Bigarren Tailerra
Euskal etxe partaideak
- Euskaldunak Denak Bat - Arrecifes
- Unión Vasca - Bahía Blanca
- Euskaltzaleak - Buenos Aires
- Eusko Kultur Etxea - Buenos Aires
- Laurak Bat - Buenos Aires
- Guillermo Larregui - Chacabuco
- Gerora - Córdoba
- Toki Eder - José C. Paz
- Lagunen Etxea - Laprida
- Euzko Alkartasuna - Macachín
- Denak Bat - Mar del Plata
- Euzko Etxea - Necochea
- Gure Etxe Maitea - Olavarría
- Lagun Onak - Pergamino
- Zazpirak Bat - Rosario
- Euskal Etxea - San Nicolás
- Gure Etxea - Tandil
- Urrundik - Paraná
Sukaldaritza Tailerrean parte hartutako Euskal Etxeak
- Euskaldunak Denak Bat - Arrecifes
- Euskaltzaleak - Buenos Aires
- Laurak Bat - Buenos Aires
- Guillermo Larregui - Chacabuco
- Toki Eder - José C. Paz
- Lagunen Etxea - Laprida
- Euzko Alkartasuna - Macachín
- Ongi Etorri - Magdalena
- Urrundik - Paraná
- Lagun Onak - Pergamino
- Euskal Etxea - San Nicolás
- Gure Etxea - Tandil