euskal diaspora eta kultura
2010/10/15
PUBLIZITATEA
Asuncion, Paraguai. Euskal janari tradizionala eta pintxoak zerbitzatzen zituen stand-a Amalia Crovato sukaldariaren lanari esker gauzatu ahal izan zen hein handi batean, berarekin izan zituela bateko eta besteko laguntzaile Galo Egüez Euskal Etxeko lehendakaria, Arturo Sasiain Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Asunciongo Euskal Etxeko idazkari den Dayan Madruga.
Standaren jende aurreko lana Plaza Katolikotik Casa España delakora igandean egin zen lasterketaren ondotik hasi zen, eguerdia baino ordubete lehenago gutxi gora behera. Lasterketa amaituta, Euskal Etxearen standa beste zenbait jatorritako janari standekin batera aritu zen janaria zerbitzatzen, Jasone-tik adierazi dutenez.
ç
[Asunciongo Jasone Euskal Etxeko lehendakari Galo Egüez gastronomia stand-ean (argazkia AsuncionEE)]
Asunciongo Jasone Euskal Etxeak oharra plazaratu du eskerrak emanez igandean standera hurbildu zitzaizkion bazkide eta lagunei, eta baita ere astelehenean etxeko lehendakari ohi eta buruzagi duen Pedro Jose Gamarra Doldanek emandako hitzaldira bertaratu zirenei ere.
[Pedro Gamarraren hitzaldira bildu ziren entzuleak (argazkia AsuncionEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus