euskal diaspora eta kultura
2010/10/06
PUBLIZITATEA
Tres Lomas, Argentina. Gaztea da Argentinan bertako Udako Euskal Unibertsitatea (UVV, Universidad Vasca de Verano) delakoa eta orain artean bi edizio besterik ez ditu eginak, iazko eta aurtengo otsailean, hemengo uda eta opor garaiarekin bat. Tres Lomasen egiterakoan, ekimena Buenos Aires ingurutik eta uda sasoitik ere atera da, eta aukera eman zaie parte hartzeko, hain zuzen, sasoia eta distantzia dela-eta parte hartzerik izan ez duen jende multzo bati. Honela, irailaren 17 eta 18an egin berri diren saioek hamarnaka euskaltzale eta oro har kulturazale batzuk bildu ditu, antolatzaileak pozik emaitzekin.
Hitzorduak Tres Lomas bertako baina baita ere inguruko Trenque Lauquen eta Pehuajó herrietako euskal etxeetako kideak erakarri ditu, irakasleen zerrenda euskal gizatalde barnean ezagutuak diren zenbait izenen garantia zuela, euren artean baitzeuden Jorge Beramendi, Pedro Beramendi, Enrique Aramburu, Carlos Irisarri eta Jorge Otaño, esaterako, euskal gaiak aztertu eta hitzaldiak ematen eta liburuak idazten aritutako profesional euskal argentinarrak.
Euskal etxe berri bat Tres Lomasen?
Ekimena gauzatzean garrantzi handia izan du Tres Lomasko intendente edo alkate den Mario Luis Espadak. Bildutakoen artean herrian euskal etxe bat sortzeko ideia ere sortu denean, hasieratik jo du begi onez, bere sostengua eta bultzada adieraziz honelako asmo bat abian jartzeko ahaleginetan has daitezkeen herritarrei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus