Saladillo, Argentina. Itxaropen Euskal Etxeko abesbatzak joan den ostiralean, otsailaren 15ean, eskaini zuen bere lehenengo kontzertua publiko aurrean, Udal Jauregiko lorategian eta Julieta Ugartemendiak koordinatzen duen ‘Elkarbizitze klarinetistiko’ izeneko trebakuntza programa barruan. Kontzertuan bi abesti kantatu zituen koruak euskaraz, Jooyong Ahn maisu korear-estatubatuarraren zuzendaritzapean: “Basatxoritxu” eta “Eguberri Abestia”, Edgardo Palottak eginiko moldaketekin.
Euskal Etxeak bere esker ona luzatu nahi die klarinete-jotzaile taldeari, baita Julieta Ugatemendia zuzendariari ere, “Abesbatza sortu eta baiatzeko gure ametsa betetzeagatik”. “Esker beroak gure kantariei ere, oso talde polita osatu dutelako, jarraitzeko gogo handiz gainera”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Silvina Bordenave EEko eledunak.
“Gabriela Sameghiniri gure esker bereziak, urtarriletik hona zuzendu eta asko irakatsi digulako. Esperientzia aparta izan zen guretzat”, esan du Bordenavek.
[Itxaropen Euskal Etxeko abesbatza ‘Basatxoritxu’ abesten (bideoa EE)]