euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz bukatu da ‘Baskos de la Confluencia’ EEaren ‘Sukaldari txikien 2019ko Tailerra’ eta 2020koa iragarri dute

2019/12/11

Sukaldean lan eta lan
Sukaldean lan eta lan

PUBLIZITATEA

Neuquen, Argentina. Neuquen probintziako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak ezohiko ekintza bat jarri zuen martxan urte hasieran, gastronomiaz eta haurrentzat. ‘Taller de Cocineritos’ izeneko Tailerra martxoan abiatu eta abendura arte garatu da, 7 eta 12 urte arteko neska-mutilak partaide. Ikastaroa doakoa izan da eta, Euskal Herriko sukaldaritza abiapuntu, euskal kulturari lotutako hainbat gai irakatsi dizkiete txikiei, tartean Euskal Herriari buruzko hasimasiak eta oinarrizko kontzeptuak, hizkuntzaren berri, kantak eta musika, ohiturak, besteak beste.

Proiektua, gastronomian ibilbide luzea duen eta Euskal Etxeko kide den Bianca Arndt de Mendiberriren esku egon zen. Txikiek lehengaiak eramaten zituzten klasera eta, saioa bukatuta, beraiek egindako plater goxo batekin etxeratzen ziren.

2019ko zikloa ixteko, gaztetxoek urtean zehar bizi izandako une ederrak gogoratu zituzten eta sukaldean aritu eta emaitzak lortzeko esperientzia konpartitu zuten euren familiekin. Proposamena erabat arrakastatsua suertatu da eta Euskal Etxeak jakinarazi du laster plazaratuko duela 2020ko Tailerreko informazioa.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia