Arrakastaz aurkeztu du joan den asteburuan "Baleak ikusi ditut" bere liburua Javier de Isusi ilustratzaile bilbotarrak Berlingo Modern Graphic liburudenda espezializatuan. Isusik bertan salgai zeuden liburuaren euskarazko, gazteaniazko eta alemanezko edizioak sinatu zituen, izan ere sinadura eske bakoitzari marrazki bat eginez. Marrazkigileaz gain, aurkezpenean Berlingo Euskal Etxeko Ainhoa Añorgak eta Lea Hübner itzultzaileak hartu zuten parte.
Berlin, Alemania. "Baleak ikusi ditut" aurkezteko ekitaldia joan den larunbat iluntzean egin zen, Berlinen komiki eta nobela grafiko alorrean duen espezializazioagatik ezaguna den Modern Graphic liburudendan. Isasi bere lanaz mintzatu zen, obraren genesia, ideia nondik sortu zitzaion eta nobela burutu arteko prozesua nolakoa izan zen azalduz, bere obraren Lea Hübner itzultzaileak bereganatu zuelarik alemanerako itzulpena eta moderazioa, bildutako publikoak egin zituen galdera ugari eta mamitsuak eta interesa atxiki zuten erantzunak ere elkarri itzuliz.
"Bertan antolatzen genuen lehenengo ekitaldia zen eta oso kontent gaude, jendeak oso ongi erantzun baitu eta ekitaldi aberatsa eta interesgarria atera baita", aitortu dio EuskalKultura.com-i Berlingo Euskal Etxeko lehendakari Ainhoa Añorga Osak. "Liburuaren aleak euskarazko, gaztelaniazko eta alemanezko ediziotan zeuden bertan salgai eta polita izan da ikustea, dedikatoria gisa marrazki bana egin diela liburua sinatzea eskatu dieten lagunei".
Javier de Isasi Berlingo Internationales Literaturfestival delako literatur elkarretaratzean parte hartzeko zegoen hiriburu alemanean, Cervantes Institutuaren eskutik, eta bidaia eta egonaldia baliatuz muntatu zuen Euskal Etxeak aurkezpen hau Modern Grap