euskal diaspora eta kultura
2011/02/28
PUBLIZITATEA
New York, Estatu Batuak. Joan den astean zehar eta atzo igandez amaituz, New Yorkeko hamahiru jatetxek 'menu nafarrak' dastatzeko aukera eman zieten euren bezeroei. Enologiari gehien lotutako zatian, ostiralean Nafarroako ardoek New York Wine Expo izeneko azoka eta erakusketako pabilioirik zabalenetako bat eskaini zioten publiko zaleari, fori erkidegoko hamahiru soto edo konpainiak zuzenean euren emitzak aurkeztu zituztelarik.
Egun bat lehenago, ostiralean alegia, ehundaka zapi gorri Nafarroako armarridunak kolore puntua markatu zuten, hirugarrenez Manhattango Bryant Park-en gauzatutako deialdian egindako elkarretaratze eta aldi berean dastaldia zen hitzorduan parte hartzen zuten guztiei dastaketak egin ahal izateko koparekin batera aipatu nafar zapi gorria banatzen baitzitzaion.
Aurreko urteetan ere bzterrak musikaz janzten ibilitako bandari aurtengoan Iruñeko entzierroaren simulatzaile bat gehitu zitzaion jendea erakartzeko baliabide berezi gisa. Tramankulu horren kudeatzailezebiltzan Iranzu Ancin eta Iker Zuastik makina bat lan izan zuten zezenen aurreko ibilbide birtuala egin nahi zuten lagunen aholku-emaile.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus