euskal diaspora eta kultura
2012/07/04
PUBLIZITATEA
Posadas, Argentina. Euskal Jatorritik satisfazioz balioetsi da bertako jendeak zinema arloko proposamen honi eskaini dion arreta eta partaidetza, finkatuz baitoa bertako kultur agendan eta antolatzaileen kultur asmoei eta euskal etxeak euskal elkarte bezala euskal errealitate eta emaitzak zabaldu eta erakustarazteko dauzkan helburuei egoki erantzuten baitie aldi berean.
Joan den astelehenean "La buena nueva" emanez bukatu zen zikloak, "Viaje a la tierra de los vascos", "Tasio" eta "El día de la bestia" eskaini ditu aurtengoan, astean behingo emanalditan, bataz beste berrogeita hamar pertsona bilduz saio bakoitzeko, oso kopuru duin eta arrakastatsua Posadasen. Zikloa, euskal etxearen eta Posadasko Liburutegi Herrikoiaren arteko lankidetzari esker antolatu ahal izan da eta azken erakunde honen lokalean gauzatu da astero.
"Doan eta sarbide librez planteatzen dugun proposamena da, zinemazale eta kulturzaleei zuzendua batetik, eta bestetik Euskal Herriaz eta euskal sortzaileen emaitzak ezagutzeaz, eta baita Euskal Herriko paisaiak, jendeak eta ohiturak ikusteaz ere interesatuta daudenei", azaldu digute euskal etxetik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus