euskal diaspora eta kultura
2009/08/10
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Hasten den gauza guztiek amaitu beharra daukate, normalean, eta halaxe gertatua da joan den asteburuan Necochean, 'Hator hona-Vení a la Argentina' gazte programan hiru astetan parte hartzen aritu diren zazpi gazte europar euskaldunen Argentinako egonaldiarekin. Despedida, Necocheako Euzko Etxeak San Ignazio jaia ospatze ekitaldiarekin batera egin zen.
[Zazpi gazteak, opariekin, San Ignazio festan]
Eta joan den ostiralean, abuztuaren 7an, ekin zioten Euskal Herrira itzultzeko bidaiari zazpi gazteek. Hiru asteetan euren kide necocheatarrei eskolak eta tailerrak --euskara, trikitixa, panderoa, dantzak, kirolak-- ematen aritu ondoren, gazteek, Necocheako gainerako euskaldunekin batera, bertako Euzko Etxeak San Ignazio dela-eta prestatutako egitarauan hartu zuten parte.
[Aiton-amonen festa eta despedida]
Euskal Etxetik, aukera baliatu nahi dute, eta eskerrak eman EuskalKultura.com-en bidez ekimena prestatze, antolatze eta gauzatze lanetan ibili diren guztiei eta euren ahaleginari esker aurtengoan ere arrakastatsu bilakatu duten partaide eta laguntzaileei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus