euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastatsua, Madrilen bertako Euskal Etxeak antolatutako Euskal Jaia, 'Aurrestxotis'aren estreinaldia eta guzti

2017/10/12

Mikroa eskuetan, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, alboan Madrilgo Euskal Etxeko Errukiñe Olaziregi eta Julio Elejalde dituela
Mikroa eskuetan, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, alboan Madrilgo Euskal Etxeko Errukiñe Olaziregi eta Julio Elejalde dituela

PUBLIZITATEA

"Arrakasta handi"tzat jo dute joan den larunbatean Madrilgo Retiro Parkean egindako Euskal Jaia 2017. Madrilgo Euskal Etxeak, bildu zen jende kopurua azpimarratu du, "goiz eta arratsalde ederki pasatu zuena, estropada polit batekin Retiroko urmaelean, Iparraldeko Pauline eta Juliette neska bikotearen kantaldi hunkigarriarekin, 'Pongamos que hablo de Madrid' kantua Euskal Etxeari eskainitako hitzekin abestuz, Madrilgo Euskal Orfeoiarekin eta Briganthya folk taldearekin, gure dantzariak lagun jaiari amaiera ipiniz".

Madril, Espainia. Urte batzuk antolatu gabe eman ondoren, Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Jaia 2017 ospatu zuen joan den larunbatean, Bertan Madrilgo euskaldunak eta euskal kulturaren zaleak bildu dira, oso eguraldi on batekin eta jendez gainezka. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburu joan zen Gasteiztik.

Euskal Jaia estropadekin hasi zen goizeko hamarretan Retiro parkeko urmaelean, Madrilgo eta Euskal Herriko eskifaien arteko norgehiagoka batekin. Bertako Retiro 66k irabazi eta eraman zuen, beraz, Madrilgo Euskal Etxearen IV. Garaikurra, nahiz eta antolatzaileetakoa zen Julio Elejalde Madrilgo Euskal Etxeko lehendakariordearen esanetan "Santurtziko Itsasoko Amakoak eta Donostiako Ur Kirolak-ekoak oso hurbil ibili".

Ondotik, eguerdiko lehenengo emanaldia Espainiako Dantza Sari Nazionala lortu berria duen Kukai dantza taldearena izan zen. "Hipnotikoa, dantzarien mugimenduek jendea aho bete hortz utzirik", honela aipatu zuten bertaratutakoek Errenteriakoen ekitaldia. "Opari berezia egin ziguten, gainera, «aurrestxotis»aren mundu estreinaldia". "Egiazki, oso emankizun berezia, bestelakoa, eskaini ziguten, eta publikoak oso gustura segitu zituen", segitu digute kronika.

Una comidad de hermandad reunió en el Txoko de Euskal Etxea al director para la Comunidad Vasca en el Exterior, Gorka Álvarez Aranburu, al presidente de Euskal Etxea de París, Sébastien Daguerre y a miembros y directivos de Euskal Etxea de Madrid, lincluidos remeros, dantzaris y músicos.

Bazkaltzeko orduan, Euskal Etxeko Txokora bildu ziren Pariseko Euskal Etxeko presidente Sébastien Daguerre, Eusko Jaurlaritzako Gorka Álvarez Aranburu, Madrilgo Euskal Etxeko buruzagi eta kideak, eta baita arraunlari, dantzari eta musikariak ere.

Arratsaldean Madrilgo Euskal Etxeko Orfeoiaren txanda heldu zen, Retiroko “Casa de Vacas” izeneko lekuan, lehen behitegia egondako auditoriumean. Ondotik, kanpoko agertokiak Ipar Euskal Herriko Pauline eta Juliette bikoteak errezibitu zuen. "Kantari bikotea euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez aritu zen eta, besteak beste, bertaratutakoak hunkitu zituen «Pongamos que hablo de Madrid» abestia kantatuta, ahapaldi baten hitzak moldatuz eta Euskal Etxea aipatuz, bikain", azaltzen du Elejaldek.

Ongi ilundua zen Briganthya folk taldea ekitaldia bere doinu alai eta mugikorrez beztitzen hasi zenean, Euskal Etxe bertako dantza taldearen laguntzaz publikoa dantzan jarriz, amaitzen dute kronika Madrilgo Euskal Etxeko lagunek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia