euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastatsua, Zinemaldia.Cat: 1.200 ikusle, kalean gelditu zen jendea eta berrestreinatze bat

2014/02/26

Zinemaldia.Cat jaialdiaren inaugurazioa (argazkia Jordi Borrás)
Zinemaldia.Cat jaialdiaren inaugurazioa (argazkia Jordi Borrás)

PUBLIZITATEA

Pozik agertu dira Bartzelonako Euskal Etxeko arduradunak euskal zinearen alde eginiko apustuak izan duen harrera onarekin: aurten elkartearen zine jaialdiak pantaila handira egin du jauzi, eta 1.200 ikusle bildu dira orotara Girona zinemetan egin diren emanaldietara. "Bai euskaldunen aldetik eta baita katalanen aldetik ere interes handia izan dela ikusi dugu" esan dio EuskalKultura.com-i Ekaitz Garate jaialdiko arduradunak. "Azken egunean, 'Asier eta biok' dokumentalaren emanaldian, adibidez, aretoa bete eta ikusle batzuk kalean gelditu ziren. Hori ikusita filma berrestreinatu egingo dute aste honetan Girona zinemetan".

Bego Miñaur. Iragan otsailaren 22an amaitu zen Bartzelonako Euskal Etxeak antolatu duen Zinemaldia.Cat jaialdia eta arduradunak oso pozik agertu dira lehen edizio honek izan duen emaitzarekin. Egiaz, zinemaldiaren bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa, baina lehen aldiz aretoetara jauzi egin eta lehiaketa ofiziala estreinatu duenez, aro berri bat hasi du.

"Harrera oso ona izan da, bai euskaldunena eta baita katalanena ere", azaldu dio EuskalKultura.com-i Ekaitz Garatek. "Kataluniako zine munduaren babesa ere sentitu dugu. Lehiaketa ofizialaren epaimahaian hemengo izen oso ezagunak izan dira (Marc Recha zuzendaria, Aina Clotet eta Joal Joan aktoreak eta Jordi Ambrós ekoizlea). Euren jarrera aparta izan da. Zinemaldiarekin euskal zinea erakusten jarraitu nahi izan dugu, lehen bezala, baina orain gainera Kataluniako zine munduarekin zubia sortuz".

Zinemaldia.Cat 2014 1

[Inaugurazio ekitaldian, Joel Joan aktore eta epaimahikidea eta Ander Otaola aktorea solasean. Otaolaren "Gernika bonbapean" filma izan zen ikusgai Zinemaldia.Cat-en lehen egunean (argazkia Jordi Borrás)]

Zinemaldia.Cat 2014 2

[Gorka Otxoa aktorea ETBko kazetariekin hizketan, Zinemaldia.Cat.en inaugurazioan (argazkia Jordi Borrás)]

Lehiaketa ofizialeko saria 'Izenik Gabe 133x200' dokumentalak eskuratu du, Jose Luis Zumeta pintorearen lana eta sorkuntza prozesua era erakargarrian erakusteagatik.

Orohar, Girona zinema aretoak sarrera ona izan du emanaldietan. Guztira 1.200 bat ikusle igaro dira bertatik eta azken egunean, 'Asier ETA biok' dokumentalararen estreinaldian aretoa jendez lepo izan zen. Hainbat ikusle lekurik gabe eta kalean gelditu ziren. "Interes hori dagoela ikusita, berriz ere emango dute filma Girona zinemetan, aste honetan zehar", aipatu du Garatek.

Zinemaldia.Cat 2014 3

[Zinemaldiko kamisetak banatzen, Girona Zinematan (argazkia Jordi Borrás)]

"Zuek ekoizle"

Zinemaldia.Cat-ek aurten ekarri duen beste berritasuna "Tot Suma" webgunean egin den mikromezenasgo kanpaina izan da. Jaialdiaren antolakuntzan laguntzeko finantziazioa eskuratu du horrela antolakuntzak, eta ere berean jendea proiektuaren parte sentiarazi du. Kanpainak aurrekontuaren %103a lortu zuen.

"Lasaitu handia hartu genuen beharrezko dirua lortu genuenean. Ia 100 lagunek jarri dute dirua, eta gehienek kamiseta edo sarrerak jaso dituzte horren truke", esan du Garatek. "Ilusio handia egin digu ikusteak Euskal Herritik ere jendeak dirua jarri duela, nahiz eta emanaldietara ezin etorri. Jendea partaide sentitu da, eta horrela esan genien inaugurazioan, beraiek gabe ezingo genuela Zinemaldia egin, topikoa da, baina kasu honetan egia, beraiek ere izan direlako zinemaldiaren ekoizle".

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia