euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastatsu suertatu zen Joseba Etxarrik Caracasko Eusko Etxean euskal diasporaz eman hitzaldia

2011/03/15

Carlos Otaño bertaratutakoei zuzentzen (argazkia EuskalKultura.com)
Carlos Otaño bertaratutakoei zuzentzen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Hitzaldia eman zuen joan den igandean EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarrik Caracasko Eusko Etxean. Venezuelako hiriburuko euskal etxeko hitzaldi-aretoak hiru belaunalditako euskal venezuelarrak bildu zituen Europatik etorritako kazetariaren hitzak entzuteko eta munduko zein Venezuela bertako euskal irudiak ikusteko, ikusentzunezko hitzaldia izan baitzen eskainitakoa. Carlos Otaño Eusko Etxea-ko lehendakariak aurkezturik, Etxarrik, besteak beste, Venezuelako euskaldunek eta Eusko Etxeak berak frankismoaren urte ilunetan bertatik irmo eta indartsu munduratu zuten euskal argi distiratsu eta erreferentziala ekarri zuen gogora.

Caracas, Venezuela. EuskalKultura.com-eko zuzendariak Eusko Etxea-ko egoitzan egonik sentipen bereziak ari zela nabaritzen esan zuen, are gehiago hitzaldia entzuteko bertaratutakoen artean Eusko Etxe bertako familia esanguratsu eta euskal protagonista horietako batzuk edo euretako seme-alaba eta bestelako jendakiak zeudela ohartutakoan.

Euskal etxe caracastarreko lehendakariak, Carlos Otaño gasteiztarrak, egin zituen sarrera hitzak eta aurkeztu zuen hizlaria berrogeita hamar bat lagunek osatzen zuten entzulegoaren aurrean. Euskal Herriaren eta euskal emigrazioaren historia laburtua jendaurretu zuen Etxarrik, mundu osoko euskal diasporako hainbat argazkiz. Aitortza bat ere plazaratu zuen, frankismo garaian Venezuelak euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriaren sostengatzaile gisa egin zuen lan eskerga aitortuz eta esker oneko hitzak esanez.

Datozen egunetan gaur egun Venezuelan ofizialki esistitzen diren beste bi euskal etxeetara ere mugituko da Joseba Etxarri eta elkarretaratzeetan parte hartu eta hitzaldiak emando ditu Valentzia-Caraboboko Eusko Etxean, ostiralean, eta Puerto la Cruz-ekoan igandean, ondoren Euskal Herrirako atzerako bidea hartzeko.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia