euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastatsu Roberto Etxeberria moda diseinatzailea NYen... Santa Agedako makilak lagun (ikus bideoa)

2015/02/17

Roberto Etxeberria moda disenatzaile eibartarra New Yorko pasagunean 2015eko otsailean (irudia EiTB)
Roberto Etxeberria moda disenatzaile eibartarra New Yorko pasagunean 2015eko otsailean (irudia EiTB)

PUBLIZITATEA

New Yorkera itzuli da Roberto Etxeberria moda diseinatzaile eibartarra, bilduma berria besapean. Kolaboratzaile izan ditu, esaterako, Shaun Ross modelu estatubatuarra eta Alemaniako top-model lehiaketan irabazle geratutako aurpegiak. Diseinatzaileak, baina, keinu berezia egin die bere erroei, Santa Agedako kopla tradizionalak erabili duen koreografiarekin plazaratuz bere lana. Hitzez azaltzea baino, hobe zerorrek ikustea. Begira bideoa.

New York, AEB. Hau da Euskal Telebistaren Estatu Batuetako korrespontsalak, Mikel Reparaz-ek, Roberto Etxeberria moda diseinatzaile eibartarraren New Yorkeko aurkezpenaz prestatutako bideo erreportaia laburra. 36 jazki aurkeztu zituen Etxeberriak Manhattango pasagunean, horretarako koreografo gisa Jermaine Browne eta Shaun Ross modelu afro-albino lankide izan zituela, besteak beste. Ikus bideoa:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia