euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastatsu parte hartu ostean Día de les Illes Balers-en, Mallorcako Euskal Etxeak pintxo-pote bat iragarri du

2025/03/03

Urtero bezala Mallorcako Artea Euskal Etxeak euskal txozna ipini du Dia de les Illes Balears ospatzeko Palman antolatutako Azokan
Urtero bezala Mallorcako Artea Euskal Etxeak euskal txozna ipini du Dia de les Illes Balears ospatzeko Palman antolatutako Azokan

PUBLIZITATEA

Palma Mallorcakoa. Palma Mallorcako Artea Euskal Etxeak arrakastaz hartu du parte joan den astean 'Dia de les Illes Balears' ospatzeko antolatutako Azokaren 2025eko edizioan. Urtero bezala, Euskal Etxeak ohiko euskal txozna ipini zuen eta otsailaren 28tik martxoaren 2ra arte irauten duen Azokan. Elkarteko 35 kide txandakatu ziren, besteak hainbat produktuen artean odolki pintxoak, Idiazabal gaztakoak, euskal tortilla, gildak, pikiloa antxoarekin, gazta eta irasagarra-eta eskainiz "guztia, esaterako, txakolin bikain bat lagun", azaldu digu euskal etxetik bertako Aingeru Merlo eledunak.

"Azokak aukera berezia ematen digu bildu eta une gogoangarriak pasatzeko elkarrekin lanean Euskal Herrian jatorria dugun hainbat laguni. Partaidetza sentimentua indartzeko balio du auzolan gisa planteatzen dugun txandaketa moduko jarduera honek", emendatzen du. "Euskal Etxeko txalapartariak jendea erakartzen dute, zein soinu eta tresna den hori galdeturik. Elkartearen inguruko arreta areagotzeko balio du, bertakoen zein turisten artean, eta baita hemen dauden euskal turisten artean ere, askok ez baitute Euskal Etxea ezagutzen, eta harritzen dira".

Datorren astean pintxo-potea

Gastronomia Artea EEak, lantzen duen alorretako bat da, eta euren presentzia urterokoa da Azokan. Baina elkartearen urteko programak beste hainbat proposamen ere baitaratzen ditu, tartean pilota, euskara, dantza, txalaparta, txangoak, Aberri Eguna bezalako ospakizunak, edo Euskararen eta Nafarroaren Eguna, Olentzero, eta abar. Horien guztien berri ematen dute Azokako txoznara huirreratzen diren interesatu guztiei. Hurrengo deia, adibidez, datorren asteko ostiralerako luzatu dute. pintxo-pote bat, martxoaren 14an, 'La Tortilleria de Palma' delakoan, "etxekotzat daukagun leku bat", bukatzen du Aingeru Merlok.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia