euskal diaspora eta kultura
2012/12/10
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Madrilgo Complutense Unibertsitateen Iberiar Penintsulako eleaniztasunari buruzko jardunaldiak egin ziren iragan azaroaren 28 eta 29an, bertako Euskara Sailak antolaturik. Mintegian hizkuntzen inguruko gai ugari jorratu ziren: ukipen-hizkuntzak, estandarrak, hizkuntza politikak, immigrazioa, hizkuntza gutxituak sustatzeko estrategiak, etab.
Orotara hamar hitzaldi egin ziren, horien artean euskarari buruzko bi: Madrilgo UNEDeko Arantzazu Fernandez Iglesias irakasleak eskaini zuen “¿Qué hace una chica como yo con una lengua como esta?: la estandarización del euskera como movimiento social” (“Zer egiten du ni bezalako neska batek honelako hizkuntza batekin?: euskararen estandarizazioa gizarte mugimendu gisa”) eta Complutenseko Euskal Filologiako irakasle Karlos Cid Abasolok jorratu zuen “Las lenguas que se hablan en la Vasconia ibérica: espacuence y euskañol” (“Iberiar Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak: espainkara eta euskainola”).
Hitzaldiek ikasleen jakinmina piztu zuten eta ehun eta berrogeita hamar lagundik gora bildu ziren ekitaldietara. Komunikabideetan ere oihartzuna izan zuen mintegiak, eta Radio 3 irratiak elkarrizketa egin ziren Fernandez Iglesias eta Cid Abasolo irakasleei, Iban Zaldua idazlearekin batera. Elkarrizketa entzuteko, jo hona.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus