San Frantzisko, AEB. Espero izandakoa gaindituz, arrakastatsu eta jendetsu ospatu du joan den asteburuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere 40. urtebetetzea. Ostiral iluntzean, bereziki Europatik iritsitako pilotariak eta Euskal Etxeko lagun koadrila bat partaide, afaritxo batek larunbat eta igandeko programak aldarrikatuko zuen giro ederraren abisua eman zuen, Gure Euskal Etxea edo 'Basque Cultural Center' bezala ezaguna den euskal elkarteko jatetxean, afari onarekin batera, euskal kantu eta ahotsak ezinbesteko partaide izan ziren.
Goizeko zazpi eta erdietatik aurrera, larunbat goizak NABO bilerarekin hasi zuen asteburuko programa, aurreikusi bezala eguerdira arte luzatuz [artikulu berezitu batean argitaratuko ditugu astean zehar bertan esandakoak]. Ondoren, arratsaldeko hiruretan hasi ziren programa ofizialeko ekitaldiak, hasi ere BEO (Basque Educational Organization) elkarteak antolatutako Euskal Zinema saio batekin, igande iluntzean dantza saio eta 'moxkor salda' (baratxuri zopa) gustagarri batekin amaitzeko.
Bihartik aurrera, irudi kronika bat eta zenbait artikulu argitaratuko ditugu aurreikusitako prebisio guztiak gainditu eta antolatzaileak gustura utzi dituen 40. urteurreneko elkarretaratze honi buruz. Horien aurrekari, hona momentu esanguratsu batzuen argazki gutxi batzuk, bihartik aurrera argitaratuko dugunaren sarrera gisa.
NABOko bilkura, erdi presentziala erdi birtuala, delegatuetako batzuk online parte hartuz
Euskal Zinema saioa aurkezten Philippe Acheritogaray aurkezle, BEOren eskutik
Igandean kantxan egin zen San Frantziskoko Bizi Emankorra Sarien ematea
Pilota partidak Euskal Herri Hego eta Iparretik etorrritako piltariekin. Irudian, Joko Garbi
Bazkari eta afari jendetsu ederrak, bertako sukaldariek prestatuta euskaldunen gustuko
Ez galdu bihartik aurrera artikulu eta argazki sorta San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko asteburuaz.