Madril, Espainia. Arrakastaz bururatu du Madrilgo Euskal Etxeak joan den larunbatean antolatu zuen ate-ireki eguna, etxea eta bere aktibitate eta instalazioak bertaratu ziren guztiei erakutsirik. Erakundeko Zuzendaritzak esker biziak eman nahi izan dizkie bisitari guztiei eta modu berezian eguna arrakastatsu atera zedin parte hartu zuten elkarteko bazkide eta lagunei. Antolatutako ekitaldien artean, Euskal Etxeko Athletic-en Peñak Paul Giblin kazetari ingelesari eman zion "Un león en el foro" (lehoi bat foroan) sariaren zeremonia, Peñak ematen duen zazpigarren saria eta bazkideen botoek erabakitzen dutena. Zorionak Euskal Etxeari egunaren arrakastagatik, eta baita Athetic-eko Peñari eta omenduari ere!