Donostia-San Sebastian. Arrakasta polita lortu du Donostiako Heredad de Unanue Hotelean bi gau pasatzeko zozketak, gaur goizean egin dugu zotz eta gaur bertan adieraziko diogu irabazleari, emaitza bihar argitaratzeko. Guztira 656 izan dira bildu diren partaidetzak, ia 20 herrialdetik etorriak. Argentina, Euskal Herria bera eta Estatu Batuak izan dira mezu gehien bidali dituztenak, baina beste herrialde asko ere izan dira partaide. Emaitza, bihar plazaratuko dugu, gaur irabazleari jakinarazi ondoren.
Mila esker bihar arte itxarotearren eta... zorte on azken txanpa honetan!