euskal diaspora eta kultura
2013/03/01
PUBLIZITATEA
Coronel Pringles, Argentina. Mota eta estilo askotako piezak jarri zituzten ikusgai Lapridako bitxigileek joan den otsailaren 23an Coronel Pringlesen egindako erakustaldian. Guztira, euskal bitxigintza tailerreko zortzi ikasle bildu ziren erakusketa antolatzeko: Silvia Albertelli, Monica Azpiazu, Stefania Guidale, Romina Holzman, Alba Larralde, Monica Mendivil, Irene Ritter eta etxe anfitrioikoa den Mary Irigoyen, hain zuzen.
[Jendez gainezka egon zen Eusko Biltzar euskal etxeko egoitza erakusketaren eguna (argazkiaEE)]
[Juan Jose Olasagastia euskal etxeko lehendakaria Mónica Azpiazu bitxigilearekin (argazkiaEE)]
Erakusketaren baitan, musikari ere eman zitzaion lekua. Izan ere, Eusko Biltzar-eko egoitzara joan ziren gonbidatuek etxeko Eusko Alaia abesbatza entzuteko aukera izan zuten. Cnel. Pringlesko abeslariek euskarazko bi kanta eskaini zizkioten publikoari.
[Erakusketa bukatutakoan, afaria partekatu zuten etxekide eta artisauek (argazkiaEE)]
Erakusketa bukatu aurretik, Pringlesko euskal etxeko lehendakari Juan Jose Olasagastiak hitz batzuk zuzendu zizkion bildutako jendeari, esker beroak emanez Lapridako bitxigileei, Coronel Pringlesko alkate Carlos Oreste-ri eta ekitaldian parte hartu zuten gonbidatu guztiei.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus