euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakasta handiz amaitu da Bartzelonan oroimen historikoaren inguruko zikloaren lehenengo zatia

2009/10/27

Bartzelonan Euskal Etxeak Oroimen Historikoari eskainitako Astearen afixa
Bartzelonan Euskal Etxeak Oroimen Historikoari eskainitako Astearen afixa

PUBLIZITATEA

Arrakasta handiz amaitu da Bartzelonan, bertako Euskal Etxean antolaturik, oroimen historikoaren inguruko zikloaren lehenengo saioa, 'Ez ahaztu / No oblidem' izenaz ezagutzen dena. Aurtengoan bi astetan banatu da zikloa, horietarik lehenengoa urrian izan delarik eta bigarrena, ostera, abendurako iragarririk.

Bartzelona, Katalunia. Guda zibileko eta ondorengo urteetako gertakarien inguruan hitzaldiak, proiekzioak, irteerak eta erakusketak antolatuaz gertuko historia horren ez ahaztea du helburu zikloak. Kataluniako zein Euskal Herriko gaiak landuko dira, eta aurten, 1909an izan zen aste tragikoari emango zaio protagonismoa, bere ehungarren urteurrena gogoratuko baita.

Horrela, pasa den astean Bartzelonako Unibertsitateko Historia garaikideko doktore den Dolors Marinek 1909ko Bartzelonako aste tragikoaren inguruan hitzaldia eskaini zuen ostegunean. Ostiralean berriz, Elias Querejetaren “Noticias de una Guerra” filma ikusteko aukera egon zen, guda zibilaren garapenaz eta garai hartako komunikabideen tratua mintzagai hartzen duen luzemetraia.

Jendearen harrera oso ona izan zen, iazko moduan, eta oroimena fresko mantentzen jarraitzera gonbidatu zuen etorri zirenak, adierazi du antolatzaileen izenean Aitor Arrutik.

Abenduko zatian irteera bat eta Frankismoan egon ziren esklabutzen inguruko hitzaldi bat lotzen ari dira Bartzelonako Euskal Etxekoak.

-Bartzelonako Euskal Etxea: www.euskaletxeak.org

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia