euskal diaspora eta kultura
2012/09/20
PUBLIZITATEA
Chivilcoy, Argentina. Aurtengo bigarren peña euskal.argentinar hau arrakasta handiz egin da joan den larunbatean eta Beti Aurrera Euskal Etxeko antolatzaileek ez dute baztertzen aurten oraindik ere hirugarren bat egiteko aukera. Ekitaldian etxeko euskal dantzariek eta IDAFeko argentinarrek hartu zuten parte.
Euskal Etxeak, bestalde, datorren larunbatean bertan egingo den Eguberri Afariaren berri eman zuen, hitzordu horretan ateratako diren diruak Chivilcoyko euskal dantza taldea urri hondarrean Rosarion egingo den Euskal Aste Nazionalera joan dadin erabiliko direla iragarriz.
IDAFen (dantza argentinarra) eta Beti Aurrera Euskal Etxeko euskal dantzarien arteko kontaktua eta 'peña' ekitaldi hau bi dantza tradizioen eta euren atzean dauden elkarteen arteko harremana eta senidetasuna sendotzearren proposatu zuten Nelba Calonge Letamendik eta Euskal Etxeak. Baita dantzan urratsan ematen ari diren gaztetxoei euren ikasia plazaratzeko aukera polit berri bat emateko ere.
Azaroaren 24an 'Dantza Hutsean' (A pura danza) dantza emankizuna egiteko ari dira prestatzen IDAFeko lagunak, beste dantza talde batzuetakoak partaide eta euskal etxeko dantzariak ere gonbidatu dituztela.
Datorren larunbaterako Euskal Etxeak bere egoitzan antolatu duen Udaberri Afariari buruz, elkarteko Jose M. Letamendi bozeramaleak esan zuen txartel guztiak agortu direla. Emendatu zuen, arrakasta izan dela ere 'El Árbol de Gernika' izenpean antolatutako literatur lehiaketa; eta hala joan direla ere Arantzazuko Amari esker-emate meza, euskal etxean dagoen haren irudia ohoratuz, eta baita ere 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' ekitaldirako Beti Aurrera-koen partaidetza.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus