euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arkeologiari buruzko hitzaldia eta Montxo Armendariz-en zinema La Platan, UNLPko Euskal Katedra Askearen eskutik

2015/07/09

Ezkerretik eskuinera: Judith Martirena irakaslea, Guillermo Villate lizentziatua, Ana Igareta arkeologoa, eta honen lankide Agustin Azkarate arkeologoa emaztearekin, Gustavo Politis, Guillermina Couso, Javier Navarro, eta Reinaldo Moralejo (arg. Euskal Ka
Ezkerretik eskuinera: Judith Martirena irakaslea, Guillermo Villate lizentziatua, Ana Igareta arkeologoa, eta honen lankide Agustin Azkarate arkeologoa emaztearekin, Gustavo Politis, Guillermina Couso, Javier Navarro, eta Reinaldo Moralejo (arg. Euskal Ka

PUBLIZITATEA

Euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekintza antolatzen ditu La Platako Unibertsitate Nazionaleko Euskal Katedra Askeak, Argentinako euskal gizataldeko edota Euskal Herriko adituak lagun. Taldearen Euskal Zinema Zikloa, Montxo Armendarizi zuzenduta dago 2015 honetan eta hori dela eta “Kronenen Historiak” filma proiektatuko dute uztailaren 22an. Ekaineko azken ekintza, baina, Agustin Azkarate Garai-Olaunen arkeologia hitzaldia izan da. 

La Plata, Argentina. Ekainaren 30ean, La Platako Unibertsitate Nazionaleko (UNLP) Zientzia Naturalen Museoko Audituriumean “Arkitekturaren Arkeologia: kasu eta probabilitateak” izenburuko hitzaldia eskaini zuen Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Agustin Azkarate Garai-Olaunek, Arkeologia Argentinarreko Katedrak gonbidaturik, La Platako Unibertsitate Nazionaleko Euskal Katedra Askea babesle, eta lankide Euskal-Argentinar Ikasketa Zentroa eta La Platako Euzko Etxea.

Antolatzaileek azaldu dutenez, “garrantzitsua da gailentzea Azkarateren bisitaren bultzatzaile nagusia Gustavo Politis doktorea izan dela. Politisek bi sari jaso berri ditu uztailaren 1ean Cristina Fernández de Kirchner presidentearen eskutik: Nazioko Ikertzailearen Saria eta Houssay Saria bere jardunbideagatik. Politis doktoreak proposatuta, gainera, ez da baztertzen honen ondotik gehiegi itxaron gabe Azkarate gonbidatzea, La Platako Unibertsitatean mintegi bat eman dezan”.

Ikasle eta irakasle ugari bildu ziren hitzaldira eta azalpena arreta handiz entzuteaz gain galdera anitz egin zizkioten euskal irakasleari. Bukatzean, Arkeologia Argentinarreko Katedrak eta Euskal Katedra Askeak oroigarri bana eskuratu zizkioten bisitariari.

Zine Zikloa

Bestalde, Euskal Katedraren 2015eko Euskal Zine Zikloa Montxo Armendariz zuzendari nafarrari dago zuzenduta eta hori dela eta “Kronenen Historiak” proiektatuko da La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan uztailaren 22an, Bernardino Rivadavia Kultur Aretoan. Hitzordua, arratsaldeko 6etan, Carlos Gabilondo aurkezle.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia