euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arkaitz, Gatibu, Neomak, Xabi Aburruzaga eta Tio Teronen Semeak, EHko artista gonbidatu Boiseko Jaialdi 2025en

2024/08/07

Arkaitz, Gatibu, Neomak, Xabi Aburruzaga eta Tio Teronen Semeak Euskal Herriko artista gonbidatu izango dira Boiseko Jaialdi 2025en
Arkaitz, Gatibu, Neomak, Xabi Aburruzaga eta Tio Teronen Semeak Euskal Herriko artista gonbidatu izango dira Boiseko Jaialdi 2025en

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Urtebete inguru falta da Boiseko 2025 Jaialdirako eta egitaraua itxi samarra dago dagoeneko. Emeki emeki urratsak ematen joan dira, hiriburu idahotarrean uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egingo den Jaialdi 2025 euskal festa erraldoiari begira. Eta lanean segituko dute gogor, geratzen diren ia hamabi hilabeteetan. Antolatzaileek baieztatu dute dagoeneko —hautaketa prozesu luze baten ondotik— zeintzuk izango diren Euskal Herritik etorrita parte hartuko duten euskal artista gonbidatuak, bertako euskal artista eta taldeekin batera programa zinez erakargarria osatuz. Hauek dira:

Laister hasiko dira ateratzen EHan Boisera bidaiazeko 'paketeak' (irailean aipatuko ditugu). Zeure kasa bertaratu nahi baduzu, erne ibili beharko zenuke eta ez gehiago geroratu

Herri kirolak ere zati garrantzitsua dira Jaialdin. Pilota eta herri kirolen atalean Euskal Herritik parte hartuko dutenen izenak, zerrenda ixten denean adieraziko dizkizugu. Eta Estatu Batuetako euskal etxeetatik parte hartuko duten musika, dantza eta bestelako taldeen zerrenda ixten ari direlarik, hemen ere adieraziko dizkizugu antolatzaileek behin-betiko zerrenda pasatzen dutenean.

Hona Jaialdi internet eta sare sozialetan:

- Jaialdiren webgunea: www.jaialdi.com
- Jaialdi Facebooken: https://www.facebook.com/JaialdiBoise
- Jaialdi Xen: https://x.com/jaialdi_boise
- Jaialdi Instagramen: https://www.instagram.com/jaialdi_boise

(ikus bideoen ostean Jaialdi 2025eko behin-behineko egitaraua gaurko egunez)


Arkaitz: taldeari buruzko bideoa añorgatarrek 90 urte bete zituela-eta


Gatibu: banda gernikarraren 'Ezin disimulatu' pieza


Neumak: taldearen 'Hor gaude' pieza


Tio Teronen Semeak: emanaldiak Edinburgon, 'Freshcool' ikuskizuneko laburpena


Xabi Aburruzaga: 'Maurizia - Aurrez Aurre', pieza, Maurizia Aldeiturriaga gogoan

Hona Jaialdi 2025eko behin-behineko egitaraua:



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia