Aia, Gipuzkoa. Aristerrazukoa, Gipuzkoa eta Euskal Herriko azken urteotako erromeria tradizional famatuena da seguruenik, Aiako Andatza auzoan. Trikitixa jotzaileen izenik ezagunenak pasatu dira bertatik eta trikitilari berrien harrobia eta trebalekua ere bada, baita dantzazaleen bilgune eta gozatoki ere. Sei hamarkadatik gorako historia duen hitzordu honek erronka berri bati ekin dio egunotan, Koronaburisarekin bere saioak bertan behera utzita. Gaur igandea, apirilaren 19a, hitzordua Elizagoien Ahizpak bikote etxalartarrarekin zen, eta hauek oso konforme ez zeudelarik ekitaldia kantzelatzearekin, erromeria egitea erabaki dute, baina oraingoan birtuala, online.
Esan dezagun Diasporarekin, euskal etxeen munduarekin, izan dutela harremana iaz Itsaso eta Irune Elizagoienek, gogoan baitugu abenduan Mallorcan jo zutela, bertako Artea Euskal Etxeak Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.
Gaurko saioa, berriz, bestelakoa izango da, etxetik egingo baitute Itsaso eta Irune Elizagoienek, gaur arratsaldean Instagram eta Facebook bidez.
Euskal Herriko 19:00etan. Argentinan 14:00ak direla, eta Kalifornian goizeko 10:00ak.
Funtzionatzen badu, gehiago etor litezke.