Irudian, Euskal Kultura tailerra Kaliforniako Chinon, Jaurlaritzako bekadunek emana 2012an, NABO lankide
Joan den ostiralean, urriaren 31ean eman du argitara Eusko Jaurlaritzaren Buletin Ofizialak (EHAA) Euskal Etxe eta Komunitateen esparruan, Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzan urtebetez bekadun arituko diren lau lizentziatuen izenak. Euretarik bi, aipatu Zuzendaritzaren baitan Gasteizen arituko dira, eta beste biak, Ameriketan, Jaurlaritzaren Ordezkaritzetan, Argentinan bat eta Estatu Batuetan bestea.
Vitoria-Gasteiz. Joan den ostiralean argitara emaniko ebazpena, 2014ko urriaren 23ari dagokio eta bertan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo Itsasok kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beken esleipenaren emaitza adierazten du. Azalduz, baita ere, deialditik kanpo geratu direnen izenak eta zergatiak eta hautatuak izan direnen ordezkoen izenak, bateon batek huts egitekotan lekuak betetzeko ordena agertuz.
Hautatutakoak eta, beraz, ezustekorik ezean zeregin honetan urtebetez arituko diren bekadunen izenak honakoak dira:
VITORIA-GASTEIZEN
Eneritz Garcia Barrena
Maialen Goirizelaia Altuna
ARGENTINAN
Joseba Bergaretxe Zipitria
ESTATU BATUETAN
Jon Garcia Guerenabarrena
-Ebazpenaren testu osoa pdf-n
-Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza