euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinatik Joseba Bilbao, Maria Lis Calderon eta Gaston Inchausti arituko dira San Frantziskoko Pilota Txapelketan

2008/01/30

Tandileko Gaston Inchausti gaztea Argentinako pilotari nabarmenetakoa da
Tandileko Gaston Inchausti gaztea Argentinako pilotari nabarmenetakoa da

PUBLIZITATEA

FEVAk jakitera eman du datorren astean hasita San Frantziskon jokatuko den Pilota Txapelketan lehiatuko diren pilotari argentinarren izenak: Joseba Bilbao, Maria Lis Calderon eta Gaston Inchausti. Txapelketa San Francisco Basque Cultural Center (BCC) elkarteak antolatu du eta bertan San Frantzisko, Argentina, Mexiko eta Venezuelako pilotariak ariko dira. Txapelketa otsailaren 9tik 17ra jokatuko dute eta finala Ibarretxe lehendakariaren bisitarekin eta BCC-ren 26. urteurrenarekin bat gauzatuko da.
FEVAko Pilota batzordeak otsaialren 9tik 17ra San Frantziskoko Txapelketan arituko diren pilotarien izenak ezagutzera eman ditu. Aukeratuak honokoak dira: Joseba Bilbao (Necochea), Larruzko Pilota eta Pala modalitatean; Maria Lis Calderon (La Plata), Nesken Gomazko Pilota modalitatean; eta Gastón Inchausti (Tandil), Larruzko pilota eta Pala modalitatean hau ere. Txapelketa San Frantziskoko Basque Cultural Center elkartearen frontoian jokatuko da.

Jokalarien aukeraketa prozesua La Platako Pereyra Iraola Parkean egin zen, joan den urtarrilaren 5ean. Sei pilotari aurkeztu ziren lehiara eta miniliga moduko bat jokatu zuten elkarren aurka. Sailkapena honokoa izan zen: Gaston Inchausti (Tandil), 121 puntu; Joseba Bilbao (Necochea), 82 puntu; Inaki Arrechea (Bahia Blanca) 82 puntu; Rodrigo Ortiz (Bahia Blanca) 65 puntu eta Sebastian Inchausti (Tandil) 56 puntu. Maria Lis Calderon automatikoki sailkatu zen, aurkeztutako emakume bakarra izan zelako.

Aukeraketa prozesu hau FEVAko Pilota batzordeak koordinatu zuen. Batzorde hau joan den abenduaren 15ean eratu zen eta bere kideak honokoak dira: Agustin Asensio (Pilota Berria ekimeneko arduraduna), Carlos Sosa (Bahia Blanca), Javier Clua (La Plata), Luis Aramburu (Chacabuco), Isidro Legarreta (Tandil), Danel San Martín (Buenos Aireseko Laurak Bat), Carlos Bilbao (Necochea) eta Luis Vicente edo José Martín Azarloza (Mar del Platako euskal etxetik). Batzordearen helburuen artean euskal etxeetan pilota sustatzeko Pilota Berria programa bultzatzea eta txapelketetarako FEVAren jokalariak aukeratzea daude, besteak beste.


Lotura interesgarriak

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar

San Frantziskoko Txapelketari buruzko informazio gehiago
Basque Cultural Center elkartearen webgunean

I Euskal Pilota Txapelketa, San Frantziskon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko irailaren 18an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia