euskal diaspora eta kultura
2012/10/30
PUBLIZITATEA
Areso, Nafarroa. Ahaztezina izan ditu bidaia eta esperientzia osoa. Pedronean bere lehengusu Domingo Belaunzaran ezagutu du Silviak, Euskal Herrian geratu zen Estebanen anaia bakarraren semea, baita haren anai-arrebak, seme-alabak eta iloba-bilobak ere. Areson, aitonak behin eta berriz deskribatzen zizkion parajeak ezagutzeko aukera izan du: etxeak, mendiak, zuhaitzak, herria... Baita bere familia euskalduneko kideak ere.
Silvia ehunka galderekin heldu da: bere abizenari eta herriari buruzko istorioak, arbasoak... guztia nahi du ezagutu eta ikasi. Eta senideei ere bere sorterriaren berri eman nahi die, hainbat argazki eta istorio bidez. Milaka kilometro egin ditu Silviak bere sustraiak ezagutzeko eta Euskal Herritik oparirik politena eraman du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus