euskal diaspora eta kultura
2011/02/03
PUBLIZITATEA
Paue, Frantzia. Argentinako euskal-biarnotar emigrazioari buruzko mintegi hau Paueko Unibertsiteak sustatzen duen ikerketa proiektu zabalago baten parte da. Mintegia antolatu duen ITEM Ikerketa Laborategiak arlo honetan lan oparoa egin du azken urteetan eta gaiari buruzko beste mintegi batzuk ere antolatu ditu aurretik, bai Pauen zein Argentinako La Platan.
Aurtengo mintegian aurkeztuko diren ikerketa lanak XIX. mendeko erdialdetik 1930a urtea bitartean gertatu zen emigrazioa ren gaia jorratuko dute. Mintegiko antolaketa batzordeko kide den Laurent Dornel-ek azaldu duenez, aurtengoan honako ikerketa ildoak sustatuko dituzte:
- Banakako ibilbideak eta migrazio sareak
- Euskal-biarnotar eliteek Argentinako bizitza sozial, politiko, kultural eta sozio-ekonomikoari egin zioten ekarpena (eskolak, unibertsitateak, erlijio zentruak, garapen ekonomikoari babesa, kolonizazioa, enpresa txikia…)
- Begiratu gurutzatuak: Nola hauteman zituzten argentinarrek emigrante hauek? Masa emigrazioak izan ohi duen hautematea bezalakoa izan al zen? Nola ikusi zuten euskal-biarnotar emigranteek hartu zituen gizarte berria?
Jardunaldian parte hartzeko proposamenak bidaltzeko epea apirilaren 15ean itxiko da. Proposamenean ikerketaren gaia azaldu behar da, labur (300 hitz baino gutxiago). Honekin batera CV-a bidali behar da.
Informazioa gehiago:
Laurent Dornel
Maître de conférences en histoire contemporaine
Université de Pau et des Pays de l'Adour
Département d'Histoire
Av. du doyen Poplawski BP1160
64013 Pau
laurent.dornel@univ-pau.fr
05 59 40 79 40
06 86 96 04 29
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus