euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinara bidaiatuko da Korrontzi euskal folk taldea, Bahia Blancan 2024ko Euskal Aste Nazionalean parte hartzeko

2024/05/03

Bahía Blancan, diasporak Korrontzi euskal folk musika talde ospetsuaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du
Bahía Blancan, diasporak Korrontzi euskal folk musika talde ospetsuaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Korrontzi folk musika taldeak bere dantza eta musika barreiatu ditu mundu osoan zehar, jaialdi handietan joz eta hainbat herrialde bisitatuz, besteak beste, AEB, Irlanda, Brasil, Malasia, Herbehereak, Grezia, Italia, Kanada, Hungaria, Portugal, Ingalaterra, Txipre, Maroko, Alemania, Kroazia, Cabo Verde, Eslovenia, Austria, Turkia eta Reunion Uhartea, eta sari ugari ere jaso ditu. Taldekideekin hitz egiteko aukera izan dutenek baieztatzen dute, Argentinara etortzea egitekoa dela haientzat. Bitan bidaia bertan behera utzi behar izan duten. Baina bigarrenik ez omen dagoenez hirugarrenik gabe, badirudi azkenean lortuko dutela. Hogeigarren urteurrena ospatzeko argitaratutako "20" diskoa aurkezteko biraren baitan, Korrontzi Bahia Blancan izango da eta bere musikaz alaituko ditu 2024ko Euskal Aste Nazionaleko bazterrak.

Bahía Blancako Euskal Etxeak Korrontzik hiru kontzertu ematea nahiko luke Euskal Astean

"Oso pozik gaude Korrontzi Euskal Aste Nazionalean partaide izatearekin. Ahaleginak koordinatzea lortu dugu, Eusko Jaurlaritza, Euskal Etxea eta taldea bera, eta azpimarratu nahi dut Agus Barandiaranek (trikitilaria eta taldearen arima materra) eta talde osoak Euskal Astera bertaratzeko erakutsi duten gogo bizia", esan dio EuskalKultura.eus-i Bahiako Unión Vascako lehendakari Iñaki Ederrak. Kontzertuak non egingo diren oraindik zehazteke, Korrontzik hiru kontzertu eskaintzea espero dute. "Gestio guztiak egiten ari gara, bat antzoki batean izan dadin, bigarren bat aire zabalean, eta hirugarrena, Euskal Etxean, erromerian", aurreratu digu Ederrak.

Korrontzi folk musika taldea 2004an sortu zen, "euskal musika herrikoiari, zein bere lurraldeko antzinako hots tradizionalei beste ikuspuntu moderno eta garaikideago bat emateko asmoz". Hogei urteko musika ibilbide arrakastatsuan, herri musikaren eta euskal tradizioen enbaxadore bihurtu dira, euskara, euskal dantza eta musika mundu osoan ezagutaraziz. Jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu eta 12 disko argitaratu dituzte. Azkena duten lanak, “20” izenekoak, beren errepertorio anitzeko 20 abesti enblematiko biltzen ditu, kaleratu gabeko hiru abestirekin batera, Euskal Herriko eta nazioarte mailako beste hainbeste kolaboratzaile partaide, eta “World Music Charts Europe” zerrendan nazioarteko 10 disko onenen artean hautatu berri dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia