Argentinako Migrazio Zuzendaritza Nazionalak egindako “Nosotros, los que vinieron” (Gu, etorri zirenak) liburua joan den irailaren 4an –Immigrantearen Egunean– aurkeztu zen Buenos Airesen, euren testigantzak eskaini dituzten etorkinak lagun. Bildumaren bigarren edizio honetako protagonistetako bat Argentinan zortzi urte daramatzan Aitor Alava euskalduna da, hiriburuan zein nazioko beste zenbait lekutan euskal dantza irakasle diharduena. Liburua on line irakur daiteke, Migrazio Zuzendaritzaren webgunean.
Buenos Aires, Argentina. Immigrantearen Eguna dela eta “Nosotros, los que vinieron” (Gu, etorri zirenak) liburuaren bigarren edizioa argitaratu eta aurkeztu du Argentinako Migrazio Zuzendaritza Nazionalak. Liburuak hogeita hamazortzi ibilbide batzen ditu, Argentina euren bizitoki hautatu duten mundu osoko beste hainbeste etorkinenak.
Lehenengo edizioan ez bezala, bigarren honek euskal ordezkari baten testigantza dakar. Proiektuaren arduradunek deiturik, euskal gizataldean ezaguna den Aitor Alavak bere istorioa kontatu du, nolakoa zen bere bizitza Zuhatza jaioterrian (Araba), Argentinara etortzeko arrazoiak, nola izan zen moldatze prozesua eta gaur egungo bere egoera, emazte Marina euskalargentinarrarekin eta Buenos Airesen sortu alaba Maialenekin.
Liburuaren aurkezpena Immigranteen Museoan izan zen, irailaren 4an, eta aurkezpenarekin batera hainbat etorkinei saria eman zitzaien euren jardunbideagatik. Zeremoniari hasiera emateko, kolektibitateen banderak sartu ziren, tartean ikurrina, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Juan Carlos Ibarrola eramale. Ondoren Argentinako ereserkia jo zuen Itsas Prefekturako Bandak eta Migrazio Zuzendaritzako burua den Martin Arias Duval-ek hitz batzuk zuzendu zizkion publikori.
Zeremoniaren baitan, liburuaren ale bana eskuratu zieten antolatzaileek euren lekukotasuna emandako etorkinei eta musika eta dantza ikuskizuna eskaini zitzaien. Ekintza amaitzeko, otordu bat partekatu zen. Eskal kolektibitatearen izenean Mariana Fernandez Castellik eta FEVAko lehendakariorde Arantxa Anituak hartu zuten parte omenaldian.
Liburuak honako immigranteen lekukotasunak biltzen ditu:
Aitor Alava (Euskal Herria)
Angel Keb (Mexiko)
Bob Telson (AEB)
Chang Sung Kim (Hego Korea)
Franck Daufflouis (Frantzia)
Gagik Gasparayan (Armenia)
Ida Van Mastigt (Holanda)
Ivan Olmedo (Panama)
Julia Cano (Espainia)
Luciano Yebara (Bolivia)
María Sol Huertas (Ekuador)
Martín Frankel (Australia)
Max Berliner (Polonia)
Ndathie Sene (Senegal)
Odalys Villamil Vieira (Kuba)
Ohno Tahehiro (Japonia)
María Dávalos (Paraguay)
Olivia Sohr (Txile)
Osama Ahmed A bady Mousa (Egipto)
Pascal Kamate Kavigha (Kongoko Errepublika Demokratikoa)
Rodrigo Lussich (Uruguai)
Sasha Dunayev (Ukraina)
Shanti Kujur (India)
Stefania Pedrini (Italia)
Svetla Karova (Bulgaria)
Tamara Lalli (Siria)
Verónica Antonic (Eslovenia)
Yasuo Inomata (Japonia)
Lourdes Orevillo (Filipinak)
Heráclitos Papadopulos (Grezia)
Jin Chen (Txina)
Joaquón Monge (Costa Rica)
José Contreras Párraga (Peru)
Bosko Stojanovic (Bosnia)
Nilda Carrillo Caoquira (Bolivia)
María del Mar Ramón (Kolonbia)
Mario Vincenzo Pensa Terán (Venezuela)
Kasimir Kovacic (Kroazia)
Liburua eskuratzeko aukerari dagokionez, on line irakur daitezke bi edizioak honako link hauetan: “Nosotros, los que vinieron I”, “Nosotros, los que vinieron II”.
-Aitor Alavaren bloga, hemen