euskal diaspora eta kultura
2010/07/02
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Urtebetetzeak ospatu behar dira eta Argentinako euskal komunitateak oso urtemuga berezi bat ospatzen ari da aurten, Argentinan Euskaraz programaren urteurrena, hogeigarrena hain zuzen. Mota askotako ekintzak gauzatu dira eta gauzatuko dira aurten, tartean, logotipo txapelketa, partaideen argazki-galeria eta Argentinan emandako lehenengo barnetegian --Macachinen-- klaseak eman zituzten irakasleei Euskal Astean etortzeko gonbidapena luzatzea, batzuk aipatzearren. Baina baita idazlan lehiaketa bat ere: izan ere, urte hauetan euskararen munduan ibilitakoek, euren esperientziak kontatzeko aukera izango dute. Euskal etxeko klaseetako, jaietako, barnetegietako pasadizoak, Argentinan edota Euskal Herrian gertatutakoak, dibertigarriak, bitxiak, hunkigarriak eta ziurrenik, ahaztezinak diren pasadizoak izango dituzte gordeta euskara ikasle zein irakasleek eta haietakoren bat edo batzuk har ditzakete eta papereratu, FEVAk bultzatzen duen idazlan-lehiaketan parte hartzeko. Hona hemen lehiaketaren oinarriak:
Lehiaketaren helburua: Argentinan Euskaraz ekimena abian jarri aurretik, edo ondoren, euskarak Argentinan egin duen bideari lotutako bizipenak biltzea.
Esku-hartzaileak: esku har dezakete:
-Argentinako Euskal Etxeetako bazkideak zein euskara-ikasleek
-Argentinan Euskaraz-en barruan prestakuntza egindako irakasleek, Argentinan nahiz atzerrian bizi
-Argentinan Euskaraz-en irakasle aritutakoak, Argentinan nahiz atzerrian bizi
Kategoriak: Idazlana bakarka zein taldeka aurkez daiteke; taldea gehienez lau lagunek osatua. Egile bakoitzeko lan bakarra aurkeztuko da. Idazlanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke.
Sariak: Saileko sari bakarra emango da.
-Lan onenari saria (bakarkako lana gaztelaniaz)
-Lan onenari saria (taldekako lana gaztelaniaz)
-Lan onenari saria (bakarkako lana euskaraz)
-Lan onenari saria (taldekako lana euskaraz)
Saria euskal autoreen liburuak erosteko bono bat izango da. Lan sarituak hedabideetan argitaratzea kudeatu eta sustatuko da.
Epaimahaia: FEVAk izendatu epaimahaiak aukeratuko ditu lan sarituak.
Lanen bidalketa:
Posta arruntez: Gutunazal itxian, kanpotik “Idazlan lehiaketa” eta ezizen identifikagarria idatzirik dituela. Barruan: 1) idazlana inprimatua, 2) CD batean idazlana word formatuan, eta 3) gutunazal itxi batean, kanpoan ezizen identifikagarria eta barruan egileen datuak jarri behar dira (bakarra bada, bakarrarena eta talde-lana bada, taldekide guztiena): izen-abizenak, e-posta eta helbidea. FEVAren helbidea: Lavalle 1718, 5º D (1048) C.A.B.A. Argentina
E-postaz: Igorlearen helbide elektronikoak ez du berari buruzko inolako arrastorik adierazi behar. Idazlana artxibo erantsi gisara igorriko da. Eta artxiboaren izena jartzeko orduan IDAZLANA hitza eta ezizena idatzi beharko dira. E-posta horrek 2. artxibo erantsi bat izango du. 2. artxibo honen izena jartzeko EGILEA hitza jarri beharko da gehi ezizena, eta dokumento honetan egileen datuak (bakarra bada bakarrarena eta talde-lana bada taldekide guztiena) jarri behar dira: izen-abizenak, e-posta eta helbidea. FEVAren helbide elektronikoa: feva_euskera@fibertel.com.ar
Tamaina: Gehienez ere lau folio izango ditu idazlanak: letra-mota Times New Roman, tamaina 12, espazio bikoitza.
Bidaltze-epea abuztuaren 2an bukatuko da, arratsaldeko 6etan. (Argentinako ordutegia).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus