euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan Euskaraz programako 25 irakasle-ikasleek Lazkaoko Maizpide euskaltegian osatuko dute trebakuntza

2007/11/27

2003-2007 lau urteko plana jarraitu duten Argentinako euskara ikasle-irakasleetako batzuk
2003-2007 lau urteko plana jarraitu duten Argentinako euskara ikasle-irakasleetako batzuk

PUBLIZITATEA

Argentinan Euskaraz programaren 2003-2007 planaren barruan trebakuntza jaso duten berrogei inguru euskera ikasle-irakasleek lau urte horietan lortutako mailaren arabera bi modalitate ezberdinetan jarraituko dute beraien formakuntza. Diaspora 1 taldeak orainarteko modalitatean jarraituko du bere ikaskuntza prozesua eta Argentinan trebakuntza jasoko dute, internet eta barnetegien bitartez, hurrengo urtean 1B maila lortu arte. Diaspora 2 taldeko hogeitabost lagunek, berriz, bi hilabeteko prestakuntza ikastaro bat egingo dute Euskal Herrian, Lazkaoko Maizpide Barnetegian. Euskal inguru batean jasoko dituzten klaseen bidez euskara maila hobetzeko aukera bikaina izango dute.

Euskal Argentinar Erakundeen Federakuntzak (FEVAk) 2003-2007 lau urtekoan urrutiko irakaskuntza bidez eta sei hilabetero egiten ziren barnetegien bidez trebakuntza jaso duten irakasleen ikasketa prozesuaren hurrengo urratsak zeintzuk izango diren azaldu du. Ikasle-irakasle hauek Argentinako euskal etxeetan klaseak ematen dihardute gaur egun, eta helburua euren euskara maila ahalik eta gehien hobetzea da. Horretarako bi taldeetan banatu dituzte FEVAk eta Argentinan Euskaraz trebakuntza ekimenak.

 

[Bi taldeen argazkia: Diaspora 1 eta 2 (argazkia EuskalKultura.com)]

Diaspora 1 taldea da lehena, eta talde honetako ikasle- irakasleek beraien ikaskuntza prozesua internet bidez eta 2008an Argentinan antolatutako diren barnetegien bidez jasoko dute. Lehen barnetegiak bi asteko iraupena izango du eta behin-behineko data urtarrilaren bigarren hamabostaldia da. Talde honen xedea datorren urtean 1B mailara iristea da.

25 irakasle Maizpidera

Diaspora 2 taldearen kasuan, Lazkaoko Maizpiden bi hilabeteteko egonaldia egingo dute. Bertan emango dituzten klaseen bidez eta euskal testuinguruan murgilduz, euskera maila hobetzeko aukera izango dute talde honetako 25 ikasle-irakasleek. Hauexek dira taldea osatzen dutenak:

-Rocío Basterra (Bahia Blanca)
-Marina Aranguren, Gabriel Arce, María Elena Etcheverry, María Belen Girasole eta Sabrina Otegui (Buenos Aireseko Euskaltzaleak)
-María Blanca Irusta eta Paula Lerchundi (Buenos Aireseko Laurak Bat)
-María Angeles García (Concordia)
-Elba Mocoroa (Cordoba)
-Jose Boccardo (Chacabuco)
-Alicia Itcea, Carmen Itcea eta Estela Vicondoa (Gral. Rodriguez)
-Nieves Castillo Alzuri (Gral. Villegas)
-Darío Rodriguez (Jose C. Paz)
-María Emilia Cairo, Maria Laura Galarraga eta Eugenia Hourcouripe (La Plata)
-Angela Diaz Ezquiaga (Magdalena)
-Esteban Capurro (Mar del Plata)
-Natalia Hormazabal (San Nicolas)
-Maria Cecilia Cenoz (Tandil)
-Andres Monteagudo (Tres Arroyos)
-Leonardo Egiazabal (Montevideo)

Talde honetako kideek 1 maila gainditu zuten urtarrileam Rosarioko barnetegian egindako frogetan, zenbait kasuetan aise gainditu ere. Datorren urtarrilaren 3an abiatuko dira Lazkaora eta martxoaren 1ean bueltatuko dira Argentinara.

Era berean, Argentinan Euskaraz ekimenaren barrruan eta unibertsitateetan euskeraren presentzia eta irakaskuntza garatzen jarraitzeko asmoarekin, bigarren talde honetako hamahiru irakaslek beraien egonaldia luzatu eta EGA titulua eskuratzeko maila lortu arte (3. maila) Maizpiden jarraitzeko gonbidapena jaso dute. Azkenik esan Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko dituela bidaiaren gastuak eta HABE, aldiz, irakaskuntza, egonaldia eta elikaduraren kargu egingo dela.

Lotura interesgarriak

HABE, helduen euskalduntzerako institutua
www.habe.euskadi.net

FEVA
www.fevaonline.org.ar

2003-2007ko azken barnetegia, Rosarion
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 30ean

La Platako barnetegia
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urtarrilaren 11an

Patxi Kerns, Lazkaon euskara ikasi duen estatubatuarra
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko otsailaren 2an

Milesker biziari- euskara ikasten Lazkaon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2002ko abuztuaren 8an



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia