euskal diaspora eta kultura
2012/02/27
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Ikasturtea hasiko da laster eta irakasleak trebatzeko HABEk eta FEVAk kudeatzen duten programari esker, ehunka lagunek izango dute Argentinan Euskal Herriko hizkuntza ikasteko aukera. Otsailean zehar euskarari dagokion informazioa helarazi digute euskal etxeetako arduradunek, eta gaurko artikuluan, jarraian, irakurleekin partekatuko dugu.
Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat
-1. urratsa (jarraipena), gazteentzat, larunbatetan 3etatik 4etara
-1. urratsa (jarraipena), helduentzat, larunbatetan 4etatik 6etara
- Talde aurreratua, larunbatetan arratsaldeko 6etatik 8etara
- Euskara txikientzat: larunbatetan arratsaldeko 4etatik 5etara
Irakasleak: Teresa de Zavaleta eta Maria del Carmen Rodriguez. Eskolak martxoaren 10ean hasiko dira. kontaktatzeko helbidea: centrovascoarrecifes@gmail.com
Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxea – Eusketxe, Mexico 1880
1. urratsa, asteazkenetan iluntzeko 6etatik 9etara
2. urratsa, astelehenetan iluntzeko 6etatik 9etara
4. urratsa, larunbatetan ordu bietatik 5etara
Klase indibidualak: ikaslearen kontura eta ordutegia ikaslearekin adostuko da.
Eskolak apirilaren 9an hasiko dira. Informazio gehiago, asteazkenetan 6etatik 8etara, Mexico kaleko 1880. zenbakian, 4381-4611 telefono edo eusketxe@gmail.com helbidean.
Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskaltegia, B. de Irigoyen 826 (eta Independencia)
- 1. urratsa, astearte eta ostegunetan, iluntzeko 7etatik 9etara
- 1. urratsa (jarraipena), larunbatetan, goizeko 10etatik ordu 1era. (Barragan kaleko 880. zenbakian – Versailles)
- 2. urratsa (jarraipena), astelehen eta asteazkenetan, goizeko 10etatik 12etara
- 2. urratsa, astelehen eta ostegunetan iluntzeko 7etatik 9etara
- 3. urratsa: astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 6etatik 8etara
- Euskara eta kultur tailerra: astelehenetan arratsaldeko 6etatik 9etara
- Talde aurreratua "Zornotza", astelehen eta asteazkenetan iluntzeko 7etatik 9etara
- Talde aurreratua "Maizpide", astearte eta ostegunetan 7etatik 9etara
- On-line euskara eta kultur ikastaroa
Irakasleak: Gorka Berasategi, Cecilia Cans, Marcela Inda, Irene Lopez de Vicuña, Sabrina Otegui eta Teresa Zavaleta. Klaseak martxoaren azken astean hasiko dira. Informazio gehiago eskuratzeko, euskaltzaleak@yahoo.com.ar
Cordobako Gerora
Cordobako Gerora elkartean martxoaren 9an elkartuko dira ikasle eta irakasleak, arratsaldeko 6:30etan, eta lehenengo topaketa horretan adostuko dira klaseen ordutegiak partaideen artean. Eskolen arduradunak Noe Fernández Brizuela (oinarrizko mailakoa) eta Elba Mocoroa (ertain eta goiko mailetakoa) izango dira. Klaseez gain, mintza saioak eskainiko zaizkie interesatuei hilaren azken larunbatetan.
Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea
- Txikientzako euskara tailerra, larunbatetan ordu 2etatik 3:30etara
- Oinarrizko maila: larunbatetan arratsaldeko 3:30etatik 5:30etara (Alicia B. Itcea irakasle)
- Maila aurreratua: larunbatetan arratsaldeko 3:30etatik 5:30etara (Maria Carmen Itcea irakasle)
Eskolak apirilaren lehenengo larunbatean hasiko dira, euskal etxeko egoitzan, Mitre kaleko 370. zenbakian, eta izena emateko epea martxoaren 1ean hasiko, eta liburutegian egin ahal izango da astelehen, asteazken eta ostiraletan 5etatik 8etara.
Rosarioko Zazpirak Bat
- 1. urratsa, asteazkenetan, arratsaldeko 7etan, Fernando Lizarbe eta Alejo Conti arduradun
- 2. urratsa, ostegunetan, 7etan, Alejo Conti arduradun
Klaseak martxoaren 21ean hasiko dira, euskal etxeko egoitzan, hau da, Entre Rios kaleko 261. zenbakian.
San Nicolaseko Euskal Etxea
- Oinarrizko maila, asteazkenetan, iluntzeko 8etatik 10etara, Natalia Hormazabal irakasle. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko, deitu astegunetan, 450071 telefono zenbakira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus