euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan euskara ikasi nahi duzu? Joan zaitez zure herriko euskal etxera eta berehala hasi ahal izango zara

2014/03/20

2014ko Euskara klaseak iragartzeko afixa
2014ko Euskara klaseak iragartzeko afixa

PUBLIZITATEA

Atzean geratu dira udako oporrak eta Argentinako euskal etxeak euren betiko erritmoa ari dira hartzen pixkanaka. Poliki poliki euskara ikasle eta irakasleak ere ari dira berriro ikasgeletara bueltatzen, euskararekin hasi edo jarraitzeko. Euskara Munduan programaren baitan, euskal erakunde anitzetan eskainiko dira aurten ere eskolak; eta baita hainbat Hezkuntza Eskola eta Unibertsitatetan ere. EuskalKultura.com-eko artikulu honetan klaseen ordutegi eta egoitzen zerrenda.

Buenos Aires, Argentina. HABEren babesarekin Argentinan FEVAk kudeatzen duen Euskara Munduan programaren helburu nagusia euskara irakasleak trebatzea da. Helburu hori ondo baino hobeto ari dira betetzen eta gaur egun Argentina osoan zehar ematen dira euskara klaseak. Proiektuaren efektu biderkatzailea begi bistan dago eta gero eta interesatu gehiagok jotzen dute euskal etxeetara; kasu batzuetan, euskara arbasoen hizkuntza delako; beste batzuetan hizkuntzak berak edo oro har Euskal Herriko kulturak erakarrita.

Eskaera non, erantzuna han. Hona aurtengo euskara klaseen informazioa. Zerrenda eskolen ordutegiak baieztatzen joan ahala joango da betetzen.

Arrecifes, Euskaldunak Denak Bat: hasiera, apirilaren 4an. Kurtsoak: Nerabeentzako eskolak II, ostiraletan 6etatik 7etara; Bigarren urratsa-helduak, ostiraletan, 7etatik 8etara. Mintza tailerra, larunbatetan, hilean bitan. Informazio gehiago, Euskaldunak_22@hotmail.com.ar.

Azul, Gure Txokoa: hasiera, apirilaren lehenengo astean. Kurtsoak: oinarrizko maila eta maila aurreratua. Informazio gehiago: azulcentrobasko@gmail.com.

Buenos Aires, Eusketxe – Eusko Kultur Etxea: hasiera, apirilean. Ikastaroak: oinarrizko maila, larunbat arratsaldean, eta maila aurreratua. Informazio gehiago: eusketxe@gmail.com.

Buenos Aires, Euskaltzaleak: martxoan hasi dira klaseak. Kurtsoak: Oinarrizko maila, astelehenetan 7etatik 9etara (Belgrano auzoan); astearteetan eta ostegunetan 7etatik 9etara; larunbatetan 11etatik ordu 1era; Oinarriko maila, jarraipena, ostiraletan 6etatik 8etara. Bigarren urratsa, astelehenetan eta asteazkenetan, 7etatik 9etara. Hirugarrena, astelehenetan eta ostegunetan arratsaldeko 3etatik 5etara; larunbatetan 10etatik ordu 1era (Versailles auzoan). Laugarrena, astelehenetan eta asteazkenetan, goizeko10etatik 12etara; asteazkenetan 6:30etatik 9:30etara. Oinarrizko tailerrak: asteazkenetan 7etatik 8etara. On line ikastaro bat ere eskaintzen du Euskaltzaleak-ek. Belgrano eta Versailles auzoko klaseak izan ezik besteak B. de Irigoyen 826 . zenbakiko egoitzan ematen dira. Informazio gehiago: euskaltzaleak@yahoo.com.ar.

Chivilcoy, Beti Aurrera: martxoan hasi dira klaseak. Kurtsoak: Oinarrizko mailak, asteazkenetan arratsaldeko 4etatik 6etara eta 6:15etatik 8:15etara.  Informazio gehiago: ibaezisa@yahoo.com.ar.

Córdoba, Gerora: hasiera, martxo eta apirilean. Kurtsoak: oinarrizko maila (ordutegia baieztatzeke dago), ertaineko maila, astearteetan 9etatik 12etara; maila aurreratua, ostiraletan 9etatik 12etara. Cordobako Unibertsitateko Hezkuntza Eskolako klaseak: oinarrizko maila: astearteetan eta ostegunetan 6etatik 7:30etara; maila aurreratua, astearteetan eta ostegunetan 7:30etatik 9:00etara. Informazio gehiago: geroracordoba@gmail.com.

Córdoba, Gure Txokoa: hasiera, apirilean. Kurtsoak: mailak eta ordutegiak, baieztatzeke. Informazio gehiago: centrovascocordoba@gmail.com.

Gral. Rodriguez, Eusko Aterpea: hasiera, apirilean. Kurtsoak: oinarrizko maila eta Tailer aurreratua. Informazio gehiago: mariacarmenitcea@gmail.com.ar.

Gral. Villegas, Villegas’ko Euskaldunak. kurtsoak: Umeentzako eta helduentzako euskara klaseak eta kulturari buruzko tailerra. Informazio gehiago: ncastilloalzuri@gmail.com.

Mendoza, Denak Bat: martxoaren 15ean hasi dira klaseak. Kurtsoak: Lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren urratsak. Eskolak astearteetan eta larunbatetan ematen dira, arratsaldeko 5:30etatik 8:00etara. Informazio gehiago: aliciaaguirrem@hotmail.com.

Rio Cuarto, Gure Ametza: martxoaren 21ean hasi dira. Kurtsoak: Oinarrizko mailak 1 eta 2. Informazio gehiago: gureametza@mail.com.

Rosario, Zazpirak Bat – Humanitateen eta Arte Fakultatea. Hasiera, apirilaren 8an. Kurtsoa: oinarrizko maila, astearteetan eta ostiraletan iluntzeko 8etatik 9:30etara. lenguayculturavasca@gmail.com

Saladillo, Itxaropen: hasiera apirilean. Kurtsoak: Oinarrizko maila, astearteetan ordu 2etatik 3etara. Informazio gehiago: 0234415402978.

San Juan, Eusko Etxea: hasiera martxoaren 25ean. Kurtsoak, oinarrizko aurreratua. Informazio gehiago: comunicaciones_cveuskoetxeasanjuan@hotmail.com.

San Nicolás, Euzkal Etxea: martxoaren 10ean hasi dira. Kurtsoak, oinarrizko aurreratua, astelehenetan 6etatik a 8etara. Informazio gehiago: 03461 4450071.

Trenque Lauquen, Euskal Sustraiak: martxoaren 13an hasi dira klaseak. Kurtsoak, oinarrizko maila eta oinarrizko aurreratua, ostegunetan eta larunbatetan 3etatik 5etara. Informazio gehiago: cveuskalsustraiak@yahoo.com.ar.

Aipatutako eskaintzaz gain, Los Toldoseko Oroimenez euskal etxean eta Chubut probintzia argentinarreko El Hoyo herrian ere ematen dira klaseak: Los Toldosen, Ane Egia irakasle donostiarraren ardurapean; El Hoyon, berriz, Nuria Vilalta irakasle iruñarrarekin. 

Ez dezagun ahaztu, hala ere, euskal etxe askotan egitaraua oraindik antolatzen direla eta kari horretara euskara klaseei buruzko informazioa plazaratzear dutela.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia