euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan, euskara eskolak 2023an iragarriko dituen kartel lehiaketa eta Gaztetxoen postal lehiaketa deitu dituzte

2022/08/16

Aurreko edizioetan saritu eta inprimitutako karteletako batzuk, Argentinako euskara eskola aukeraren berri emanez
Aurreko edizioetan saritu eta inprimitutako karteletako batzuk, Argentinako euskara eskola aukeraren berri emanez

PUBLIZITATEA

Macachín, Argentina. Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak Euskal Asteari lotutako bi deialdi plazaratu ditu: 2023ko euskara ikastaroen iragarpena egiten duen kartel lehiaketa eta gaztetxo edo txikien postal lehiaketa. Baterako zein besterako lanak aurkezteko azken eguna datorren irailaren 30a izango da. Sarituen izenak urrian, 2022ko Euskal Aste Nazionalean jakinaraziko dira, Macachinen.

Kartel lehiaketa

Kartel lehiaketaren helburua Argentina osoan hainbat euskal etxetan eskaintzen den euskararen irakaskuntza sustatzea da. Maila guztietako euskara ikasle eta irakasleek har dezakete parte, banaka edo taldeka. Lanen neurriak, 25 cm x 38cm izango diraa, lau koloretara, eta euskarazko eta gaztelaniazko testuak sartu ahal izango dituzte.

Lehiakide bakoitzak (bakarka edo taldeka) mezu elektroniko bat bidali beharko du bi fitxategirekin. Horretarako, egilearen datuak agerian utziko ez dituen helbide elektroniko bat sortuko du. Lehenengo artxiboan kartela bidaliko da, eta 'Kartela' izenpean, izenburua eta izengoitia adieraziko dira. Afixa izengoitiarekin eta dagokion kategoria adieraziz sinatuko da (banakako ikaslea edo taldea izan).

Bi lehiaketetarako lanak irailaren 30a baino lehen bidali beharko dira semanavasca2022 @gmail.com helbidera.

Bigarren artxiboak Egilea izena eta seudonimoa izango ditu, eta honako hauek jasota: lanaren izenburua eta egilearen/egileen datuak, izen-abizenak, NAN edo pasaportea, jaiotze-data, helbidea, telefonoa, e-maila, euskal etxearen eta irakaslearen izena eta ikasten ari den edo daukan euskara-maila (A1, A2, B1, etab.), euskara-irakaslearen izena eta batzordeko euskara erreferentea.

Lanak pdf formatuan bidali beharko dira semanavasca2022 @gmail.com helbidera. Irabazleei euskararekin zerikusia duten materialez osatutako sari bat eta autoritateek sinatutako diploma emango zaie. Kartela 2023rako euskara ikastaroak zabaltzeko materiala inprimatzeko denez, antolatzaileek kartel irabazlean ezinbestekotzat jotzen dituzten aldaketak sartzeko eskubidea izango dute, egilearen adostasunarekin.

Txikien postal lehiaketa

Euskal gaiak dituzten postalak egiteko lehiaketa da. Argentinan, Brasilgo, Txilen eta Uruguain euskal kultura zabaltzen duten euskal etxe eta erakundeetako txikiek parte har dezakete. Gaztetxo edo txiki bakoitzak postal bana egingo du eta parte hartzea taldekoa izango da (txikiek parte hartzen duten euskal etxea izango da partaide). Postal bakarra onartuko da haur bakoitzeko

Gaiari dagokionez, euskal mitologiari edo euskal ipuinei buruzko marrazkiak izan beharko dute, eta atzealdean egilearen iruzkin txiki bat beharko zaie erantsi azalpen bat emanez ("ipuin/pertsonaia hau gustatzen zait honegatik"); edo beste euskal etxe edo erakunde batzuetako txikiei zuzendutako agurra edo mezua (gaztelaniaz edo euskaraz); ezarri ahal izango dute, eta izen edo izengoiti bat. Heldu baten posta elektroniko bat edo euskal etxeko posta elektronikoa sartu ahal izango da.

Postal lehiaketan Argentinako, Brasilgo, Txileko eta Uruguaiko euskal etxeetako txikiek parte hartu ahal izango dute.

Macachinen, Euskal Aste Nazionalean epaia eman ondoren, postalak trukatuko dira eta, ondoren, postalaren hartzaileak postalaren mezua erantzun ahal izango du beste euskal etxe bateko posta-helbidean. Postal bakoitzak aukeratutako gaiari buruzko eszena bat irudikatu beharko du. Txikiek eskuz eginak beharko dute izan, eta ezin izango da 15 cm x 21 cm baino handiagoa izan.

Lanak jatorrizkoak behar dute izan eta erantsitako artxiboetan bidaliko dira, bat 'Postalak' izenburupean, pdf formatuan, semanavasca2022 @gmail.com helbide elektronikora. Beste artxibo batek 'Egilea' izena izango du eta adierazi beharko ditu egilea eta izengoitia, baita ere postalaren gaia eta egileen datuak: izena eta abizena, parte-hartzaile bakoitzaren adina, jaioteguna, euskak etxeko e-maila, eta irakasle edo arduradunaren izena. Sariak eta antolatzaileek erabakitako aipuak banatuko dira.

-Hona bi lehiaketon oinarri osoak antolatzaileek bidalirik



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia