euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan, Buenos Aires, Llavallol, La Plata eta Villa Marian ere ospatu zen 19. Korrika, bertako erara

2015/03/31

19. Korrika martxoaren 28an izan zen La Platan, Moreno Plazan, Katedralaren aurrean (argazkia M. Agostini Zubillaga)
19. Korrika martxoaren 28an izan zen La Platan, Moreno Plazan, Katedralaren aurrean (argazkia M. Agostini Zubillaga)

PUBLIZITATEA

Diasporako beste hainbat tokitan bezala, egun batzuk aurreratu zen 19. Korrikaren hasiera Argentinan eta lekukoa Urepeletik atera aurretik abiatu zen. Bukatu ere ez zen Bilbon bukatu zen momentu berean amaitu; izan ere, igande arratsaldez egin zen azken ekitaldia, Villa Marian. Hori baino lehen, Euskal Echea eskolaren bi egoitzetan eta La Platan ere ospatu zuten euskaltzaleek. Argazkiak eta bideoa, artikulu honetan.  

Buenos Aires, Argentina. Aurten inoiz baino gehiago izan dira Korrikarekin bat egiten duten Argentinako euskal erakundeak: Euskal Echea Institutuak milatik gora ikaslerekin ospatu zuen aurten lehen aldiz. Villa Mariako euskal etxearentzat ere bere lehendabiziko partaidetza izan zen, eta txistuak lagunduta euskal egoitzatik Centenario Plazara egin zuten korrika Euzko Etxea-ko lagunek.

La Platan, berriz, klasiko bat da ospakizuna eta ez da harritzekoa, beraz, talde hain jendetsua bildu izana. Bi buelta eman zizkioten lagunek Moreno Plazari, lekukoa eskuz esku pasatuz. 

Euskal Echea Institutuko hiriburuko egoitzan egindako bideoa, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia