euskal diaspora eta kultura
2009/12/29
PUBLIZITATEA
Artea, Bizkaia. Aita eta alaba dira baina elkar ezagutu gabe eta, are gehiago, elkarren berri izan gabe bizi izan dira azkeneko urteotan susmoak eta datu batzuk agertu eta hariari tiraka gauzak azaleratzen eta istorioaren egia kaleratzen hasi den arte. Arantza Rodriguezek Deia egunkariaren atzoko edizioan kontatzen duenez, azkenean elkar ezagutzeko aukera hau alabaren lanak eta Arteako Euskal Abertzaletasunaren Museotik etorri zaion bultzada batek bideratu eta ekarri du, azkenean aita-alabak elkarrekin bildu diren arte. Aitak, izan ere, ez omen zuen batere susmatzen Ingalaterran alaba bat jaiotzeke utzi zuenik.
1937an abiatu zen Manuel Santurtzitik Ingalaterrara. Nerabezaroa Leeds hiriko kanpamentu batean pasatu zuen eta bertan ezagutu zituen Buckley-tarrak, inbguruko beste asko bezala, bertan zeuden haurrei bisitak egiten zizkien familietako bat. Haiekin bizi izan zen 24 urte zituela Argentinara abiatu zen arte, jakin gabe etxeko andrea haurdun zegoela bera partitu orduko eta alaba bat izan zuela, berak horren berri sekula izan ez bazuen ere.
Jennifer, ordea, hor zegoen eta 2005era arte, aita eta ama ingelesak aspaldi zenduak ziren arte, ez zioten bere anai-arreba nagusiek ezer esan. Honela sartu zen harremanetan Londresko Gerlako Euskal Haurren Elkartearekin, eta bi urtez harat-hunat ibili zen, Arteako Euskal Abertzaletasunaren Museotik eskuratutako informazio batek Manuel Buenos Airesen kokatu eta telefonoz mintzatzea bideratu zion arte.
Istorioa, xehetasun gehiagorekin, gaztelaniaz, hemen irakur daiteke.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus