euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako zaporeak 'Txapela' sagardoarekin uztartuko ditu Itziar Aguirre chefaren ‘Txapela KM 0’ proiektu berriak

2020/10/01

‘Txapela KM 0’ urriaren 20an hasiko da, Mar del Platan
‘Txapela KM 0’ urriaren 20an hasiko da, Mar del Platan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Hasi berria dugun urri honetan abiatuko du proiektua sukaldari euskal-argentinarrak, ‘Zero kilometroko produktuak’ kontzeptuari jarraituz, Argentina osoko hainbat eskualde bisitatuko ditu birtualki Itziar Aguirrek eta “topaketa gastronomiko” bakoitzean tokian tokiko chefekin bilduko da bertako plater bat prestatzeko. Asmoa janariaren bidez bidaiatzea da eta errezeta guztietan Argentinako Patagoniako sagarrekin euskal moldean egiten den Txapela sagardoarekin uztartuko ditu osagaiak.

‘Txapela KM 0’ko saioetan, sukaldariek egingo dituzten platerei buruz ez ezik, eskualde bakoitzeko tradizio eta berezitasunez ere hitz egingo dute Itziarrek eta bere gonbidatuek. “Helburua janari bat prestatzea baino haratago doa, eta sakondu eta ezagutu nahi izango ditugu bertako musika, ohiturak, flora eta fauna...” azaltzen dute Itziar Aguirre eta Xabier Aguirre proiektuaren arduradunek.

Edukiak 10-15 minutuko bideo formatuan iritsiko zaizkio publikoari; Propio egingo dituzte sare sozialen bidez banatzeko, bereziki IGTVn eta Youtuben argitaratzeko, eta Txapelaren (@txapelasidra) eta Itziar Aguirreren (@itziaraguirre) kontuetan ere egongo dira eskuragai

Lehenengo saioa urriaren 20an estreinatuko da, Mar de Platan. Ibilbide gastronomiko birtuala bertan hasi eta Buenos Airesen bukatuko da, tartean Jujuy, Rosario, Mendoza, Puerto Madryn, Calafate, Ushuaia eta beste hainbat geltoki bisitatu ondoren.

Zorterik onena ekimenari eta bere bultzatzaileei!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia