Hil honen hondarrean Urruty familiako Argentinako adarra Euskal Herrira etorriko da, Zuberoako lehengusu-lehengusiñekin elkartzeko. Familia zuhaitz genealogikoa osatzen ibili da azken urteotan eta 1740 arte heldu dira. Euskal Argentina elkartearem laguntza izan dute ahalegin honetan eta sorlekua Zuberoako Mitikile-Larrori-Mendibile herrian topatu dute. Uztailaren 23tik 28ra izango dira hemen.
Donostia-San Sebastián. Pablo Enrique Urruty euskal argentinarra, Puerto Madrynen jaioa, Euskal Herrian izango da uda honetan Víctor José aitarekin, Iparraldeko lehengusu eta senitartekoekin biltzeko. Victor Joséren birraitoina, Joseph, Zuberoako Mitikile-Larrori-Mendibile herrian jaio zen 1866an eta Buenos Airesen hil zen 1924an. Azken urteetan familiak "berreraiki egin ditu Euskal Herriarekin zubiak", azaldu du Pablok, aitaren ahaleginari esker.
"90. hamarkada erdialdera ni aita, jakinminez, ikertzen hasi zen eta aitona Ameriketara heldu zeneko dokumentua lortu zuen Latinamerikar Migrazio Ikerketan Zentroan. Hori izan zen abiapuntua eta haritik tira eginez, urte batzuk beranduago, 2011 aldera interneten begira hasi nintzen: gure jatorria, abizenaren esanhaia... Herritik urrun esan nahi du, metáfora ederra, eta erronka hori hartuta 2012ko uztailean lehen bidaia egin genuen".
Familia Iparralden izan zen, ostatua hartuta Donibane Garazin. Han topatu zituen aurreneko Urrutytarrak, zehazki Baionako Isabelle Urruty Arrechea. "Bazkari magiko baten ostean, berak lagundu zigun birraitonaren herria aurkitzen".
Euskal Argentina elkarteak ere lagundu du bilaketa honetan, eta beraien bitartez familiak Joseph-en jaiotza agiria eskuratu du, Mitikile-Larrori-Mendibileko udalak emana. "Harribitxi bat da guretzat, eta aurten heldu zaigu, nire aitaren 86 urteekin batera". adierazi du Pablok.
orain, fammilia bigarren topaketa bat antolatzen ari da uztailean egingo duten bidaian. Uztailaren 23tik 28ra egongo dira Euskal Herrian. "Isabellekin bilduko gara berriz --Buenos Airesen bisitan izan da bera-- eta Bertrand Laplume ezagutuko dugu. Azken honek bere zuhaitz genealogikoa egitean topatu du bere birramona Catherine gure birraitonaren arreba zela".
Bidaiariek beraiekin biltzeko gonbitea luzatzen diete familiako beste kide eta senitartekoei.