euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Txapela euskal sagardoak bidaia gastronomikoa proposatzen dizu Euskal Herria, geldialdi batez Asturiasen

2025/02/10

‘Txapela’-k, Argentinan ekoitzitako euskal sagardo naturalak, Teiturekin batera, proposamen berria plazaratu berri du: turismo gastronomiko bidaia sagardoaren bihotzera, 11 egunetan zehar, Asturiasko eta Euskal Herriko txokorik onenak bisitatuz
‘Txapela’-k, Argentinan ekoitzitako euskal sagardo naturalak, Teiturekin batera, proposamen berria plazaratu berri du: turismo gastronomiko bidaia sagardoaren bihotzera, 11 egunetan zehar, Asturiasko eta Euskal Herriko txokorik onenak bisitatuz

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. 2019an merkaturatu zuten Txapela euskal sagardo naturala eta geroztik ordezkaezina bihurtu da Argentinako euskal komunitateak antolatzen dituen jai jendetsuenetan, tartean Aberri Egunean, Buenos Airesek EH ospagai-n, Jaialdian, Eguzkipean kanpaldian eta Euskal Aste Nazionalaren ospakizunetan, baita euskal etxeen urteurren eta jai tradizionaletan ere. Ondoko erronka euskal tradizioaren produktua hau, publiko argentinar orokorraren ahosabaietaraino helaraztea izan zuen. Baina hori ere ari da lortzen, eta gaur egun bere lekua irabazi du goi mailako jatetxeetako kartetan aukeretako bat bilakatuz. Xabier Agirre eta Milena Arambururen ekimen eta gogoa, ordea, haratago doa eta proposamen berria plazaratu du Teitu sagardo natural asturiarreko lagunekin batera: ozeanoa zeharkatu eta turismo gastronomiko bidaia bat egitea sagardo naturalaren lurraldera, Asturias zein Euskal Herria bisitatuz. 11 egun orotara, uztailaren 10etik 21era, bi lekuotako sukaldaritzako berezitasunetan barrena banetik ezagutuz eta dastatuz sagardotegi historikoak, upeltegi artisauak, mendi gaztandegiak, jatetxe tradizionalak eta paisaia zoragarriak.

Aukera ederra sagardoaren kulturako eta gastronomiaren benetako aldareak ezagutu eta zaporea hartzeko, Asturiasen zein Euskal Herrian, uztailaren 10ean aterata Buenos Airestik

Irteera uztailaren 10ean izango da, Buenos Airestik Oviedora. Asturiasen, eta hor bisitatuko dira Cabrales, Gijón, Ribadesella, Cangas de Onís, Covadongako aintzirak, Oviedoko Gaskona kalea, Villaviciosako Cortina sagardotegia eta Navako sagardo jaialdia. Euskal Herrian, ibilbideak aurreikusten du, besteak beste, Gaztelugatxeko Eneperi jatetxera joatea; Bilboko Alde Zaharrean eta Donostiakoan pintxoak dastatzea; Getariako Txomin Etxaniz Txakolin upategia eta Astigarragako Petritegi sagardotegia bisitatzea; Fede Pacha sukaldariaren eskutik Basque Culinary Center; Guardian upategi bat; eta Iparralderaino iristea, Hendaia, Donibane Lohizune eta Aldude, azken honetan Pierre Oteizaren boutique-jatetxea bisitatuz. Itzulera Buenos Aireserako uztailaren 21ean, Madrildik.

Deitu eta informatu

Paketeak honako hauek hartzen ditu: Buenos Aires-Madril-Oviedo eta Madril-Buenos Aires hegaldiak; 3 edo 4 izarreko hotelak gosaria barne; egunero, bazkari edo afari bat hainbat platerekin bisitatzen diren lekuan, dastaketak eta jarduera guztiak, garraioa eta bidaiariarentzako asegurua. Pakete osoak, 6.950 dolarreko prezioa du personako, binaka (bakarkako geletan, 1150 dolar gehitu behar zaizkio). EuskalKultura.eus-eko irakurleek beherapena izango dute, %3koa (emaila bidali info@txapela.com.ar helbidera, #RNSEuskalK kodea adieraziz). Informazio gehiago bidaiaz edo erreserbak, Xabierrekin harremanduz Whatsappez, +54 911 70065070 zenbakian. Txapelari sagardo naturala hobeki ezagutzeko, bisitatu www.tiendadesidras.com, IG: txapelasidra edo FB: txapelasidravascanaturala.

Bidaia on!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia