euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako pilotariak eta eleberrien egokitzapenak... 2008an zine aretoetara helduko den euskal filmeen uztan

2008/01/15

Juan Jose Ballesta aktorea, Diasporako pilotari baten iloba egiten du 'La casa de padre' filmean
Juan Jose Ballesta aktorea, Diasporako pilotari baten iloba egiten du 'La casa de padre' filmean

PUBLIZITATEA

Euskal zeluloidearen industriak prest dauka aurten zine aretoetara heldu diren filmeen zerrenda. Lehenengoa, aste honetan bertan estreinatuko dena, Alex de la Iglesia bilbotarraren 'Los crímenes de Oxford' izango da, Elijah Wood estatubatuarra buru duen aktore taldearekin. Euskal zuzendariek ekoiztutako beste filme batzuk 'Un tranvía a S. P.', Unai Elorriaga idazlearen izen bereko eleberriaren moldaketa, eta Gorka Merchánen 'La casa de mi padre' dira. Azken honek Diasporako euskal pilotari baten istorioa kontatzen du: hamar urtez Argentinan bizi ostean Euskal Herrira bueltatzen da Txomin Garai, bere anaiaren semearen kargu egiteko.
Datorren ostiralean helduko da Hego Euskal Herriko zine aretoetara Alex de la Iglesia bilbotarraren azken filma, 'Los crímenes de Oxford'. Luzemetraia nazioarteko ekoizpen bat da eta ingelesez grabatu dute Oxforden (Ingalaterran). Aktoreen artean Elijah Wodd, Leonor Watling eta John Hurt ageri dira. Gidoia izenburu bereko eleberriaren egokitzapena da, De la Iglesiak berak eta bere ohiko lankide Jorge Gerrikaetxebarriak egina.

Filma prest duen beste zuzendari bat Nacho Vigalondo da. Bere 'Timecrimes' (gazteleraz 'Los Cronocrímenes') filmak erantzun ona izan du AEBetako zinemaldietan eta saria jaso du Ain't it cool awards delakoan. Filmaren protagonistak Barbara Goenaga eta Karra Elejalde euskaldunak dira. Hala ere oraindik ez du Hego Euskal Herriko zinemetan aurkezpen datarik. Iparraldean, aldiz, maiatzaren 7tik aurrera egongo da ikusgai.

'S.P.-rako tranbia', zinera

Basque Films ekoiztetxeak, bestalde, 'Déjate caer' filma aurkeztuko du otsailaren 1ean. Luzemetraia honek 30 urteko hiru gazteen bizimodu hutsala islatzen du: parkeko banku batean eserita eta edaten ematen dituzte egunak. Ekoiztetxe bera dago Sabin Egileor zuzendariaren 'El largo viaje' dokumentalaren atzean. Grabazio prozesuan dago 36. gudaren oroimena jasotzen duen lan hau.

Postprodukzioan daude jada honako filmak: 'El Infierno vasco' (Leize), 'La buena nueva' (Lamia), 'Hoy no se fía mañana sí' (Izaba), 'Las mujeres del anarquista' (KV entertainment) eta 'Un tranvía en SP' (Egutera). Esta última está dirigida por Aitzol Aramaio y adapta al cine la novela 'S.P.-rako tranbia', de Unai Elorriaga. El filme, rodado en agosto en Euskal Herria, ha sido seleccionado para participar en el Festival de Berlín (Coproduction Film Market).

Pilotari euskal argentinar baten historia

Estreinaldi dataren zain dago Gorka Merchán zuzendariaren 'La casa de mi padre' luzemetraia. Filme honek Txomin Garai euskal enpresariaren historia dakarkigu. Garai pilotari fina zen gaztetan eta azken hamar urteak Argentinan eman ditu. Baina, anaia hiltzear dagoela-eta Euskal Herrira bueltatzen da, ilobaren kargu egiteko. Mutilarekin harremana estutu ahal izateko, pilotan irakatsiko dio.

Eta euskarazko filmeen estreinaldiak sarriago izaten ziren urte batzuen ostean, aurtengoan bakarra estreinatuko dute, Olentzero eta oparien ordua animaziozko filmea (Baleuko). Gabonetan helduko da Euskal Herriko zinema aretoetara. Bestalde, aipagarria da amerikar industriara jauzia eman duten zuzendarien kasua. Horietako bat da Luis Berdejo donostiarra eta Hollywwoden bi luzemetraia zuzenduko dituela eman da aditzera.


Lotura interesgarriak

Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca
www.filmotecavasca.com

'S.P.-rako tranbia' italierara itzuli dute: 'Un Tram a S.P.'
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 18an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia