euskal diaspora eta kultura
2011/06/20
PUBLIZITATEA
Necochea, Argentina. Necocheako Ikastola eskolako lau ikaslek aipamen bereziak jaso dituzte Argentina mailako lehiaketa batean joan den hilean. Lehiaketaren izenburua El Origen de la Patria: Vivenciando el 2010 (Aberriaren iturburua: 2010a eskarmentuz bizitzen) zen eta Argentinako bazter askotako eskolek parte hartu zuten. Buenos Aires hiriko Cabildoa-ren Lagunen Elkarteak antolatu zuen lehiaketa eta sari banaketa joan den martxoaren 20ean egin, Cabildoan bertan.
Saria jaso zuten ikasle necochearrak Abril Jazmin Mazzota, Joaquin Dambolena, Valentina Schweiter eta Zoe Larsen izan ziren. Ikasleei lagunduz, bertan izan ziren ere Cristina Morales eskolako zuzendaria, Angeles Zubiri arte irakaslea eta Xabier Zubillaga, Ikastolaren sustatzaileetako bat eta erakundearen ordezkari legala. Ikasleek jaso zituzten diplomez gain, eskolako ordezkariek berri on bat ere izan zuten, hantxe jakin baitzuten ikasleen lana Buenos Aires hiriko Cabildoaren Lagunen Elkartea Argentinaren Bigarren Mendeurrena ospatzeko prestatzen ari den liburuan agertuko dela.
"Ikastolarentzat poz handia izan da, oraindik hiru urte ere ez baitutugu bete. Tarte honetan, ahalegin handia eginez --inoren laguntzarik ez dugu eta--, egundaino ditugun 126 ikasleei hezkuntza ematen ari gara, euren nortasunaz harro dauden argentinar gisa hezitzeko, baina euskal kultura ikasteak dakarren kultur aniztasunarekin aberastuta", azaldu dio EuskalKultura.com-i Xabier Zubillagak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus