euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako nafar etxeetako dantzariek Iruñeko Ortzadar taldeko Nora eta Anderrekin online ikasi eta praktikatu dute

2020/06/10

Nafar dantzarien topaketa birtuala
Nafar dantzarien topaketa birtuala

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Ideia Argentinako nafar etxeen baitan sortu zen, esan nahi baita Buenos Aires, Bolivar, Rosario eta Mendoza hirietako nafar etxeetan. Indarrean dagoen berrogeialdiak entseguak ahalbidetzen ez dituela eta egoera hau noiz arte luzatuko den ez dakigula, aktibotasuna sustatu behar da; are gehiago ohiko sanferminik gabeko urte baten aurrean. Gazte argentinarrak, beraz, Iruñeko Ortzadar taldeko Nora Urtasun eta Ander Zudairerekin jarri ziren kontaktuan, saio birtual bat antolatzea proposatuta.

Eskola ekainaren 7an izan da eta ordubetean zehar, Jaurrieta (Axuri beltza), Aurresku eta Zinta Dantza ikasi eta praktikatu zuten hogei bat argentinarrek. “Aukeratu genituen dantzak nahiko errazak ziren, pantaila batetik azaldu ahal izateko, eta banaka dantzatzeko”, azaldu digu Buenos Airesko Nafar Etxeko Maria del Pilar Alderetek.

Ekintzaren arrakastak bultzaturik saio berri bat antolatzekotan dira gazteak; data zehatza oraindik adostu ez bada ere. Gogora dezagun Nora Urtasun eta Ander Zudaire ibiliak dira aurretik ere Argentinan bertako dantzariekin, 2018an, hainbat dantza ikastaro eta tailerr eskaini baitzituzten euskal eta nafar etxe ugaritan.



Komentarioak

  • Gustukoa dut

    Gustukoa dut ikustea Argentinako Nafarroako Etxeetako jendea eta ekimenak Euskal Kultura bezalako buletin batean islatuta eta bilduta, kultura komuna biltoki eta lokarri. Urratsak beti aurrera.

    Bingen (Donostia-San Sebastián), 2020/06/12 06:14

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia