euskal diaspora eta kultura
2009/10/30
PUBLIZITATEA
Bolívar, Argentina. Nafarroako Gobernuak Argentinako bost Nafar Etxeei, horien artean Bolívarrekoari, laguntzak bidaltzen jarraituko du, beste alor batzuetan krisialdiak murrizketa ekonomikoak ekarri baditu ere. Larrialdi arazo hauek osasun arlokoak dira gehienbat. Egoera ekonomiko larrian egonik ebakuntza edo tratamendu mediko garesti bati aurre egin behar dioten nafarren ondorengoek, laguntza eskaera aurkez dezakete Nafar Etxean, eta Zuzendaritza Batzordeak erabakiko du eskaera bideragarria den Nafarroako Gobernuari helarazteko.
Nafarroatik bidalitako sorospen ekonomiko hauek atzo banatu ziren Bolivarreko Nafar Etxeak Venezuela etorbidean duen egoitzan. Laguntza jaso zutenak, bertako 20 bat herritar izan ziren.
Larritasun egoeradunentzako laguntzek segituko
Fernando Villanueva Nafar Etxeko presidentea alboan zutela, Zuzendaritza Batzordeko bost kidek burutu zuten dirulaguntzen banaketa hau. Laguntza jaso zuen bakoitzak adostasun agiri bat sinatu behar izan zuen, eta ondoren Villanuevak azalpenak eman zituen hitzaldi batean.
Nafar Etxeko presidenteak, onuradun bakoitzak eskatu zuenaren %75 entregatu zela eta falta den %25 abenduan banatuko dela azaldu zuen. Krisialdia gogor jotzen ari bada ere, urtero ematen den dirulaguntza mota honek jarraituko duela eta laguntzak 2010. urtean ere etorriko direla ziurtatu zuen Villanuevak, bai instituzioentzat eta bai nafarren ondorengoentzat ere.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus